Zuzenean

NAIZ Irratia

«Neurriak hartzeko eskumenak dituzten mahaietan» egon nahi du mugimendu feministak

2023ko greba orokorrak eta urtarrileko asanbladak utzitako indarra baliatuz, «mobilizatzen» eta «erakundeak interpelatzen» jarraitzen dutela azaldu du mugimendu feministako kide Elene Lopetegik. Besteak beste, zaintza sektore publikoaren beharra aldarrikatu du.

Audio_placeholder

«Neurriak hartzeko eskumenak dituzten mahaietan» egon nahi du mugimendu feministak

Loading player...
Naiz Irratiko estudiora etorri da Elene Lopetegi
Naiz Irratiko estudiora etorri da Elene Lopetegi (NAIZ Irratia)

2024an indartsu jarraitzeko helburua du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, bere izaera transbertsala handituz eta gizarteko eragile ezberdinekin aliantzak sendotuz. Aliantza horiei erreferentzia eginez, mugimenduko Elene Lopetegik azaldu du, euren helburua dela feminismotik ere, politika publikoetan eragitea modu integral batean, «nahi duguna da neurriak hartzeko eskumenak dituzten mahaietan biltzea».

Integraltasun horri, alegia, berdintasuna ikusteko modu orokorrean egiten dute azpimarra mugimenduan, gaur gaurkoz ez baitatoz bat, erakunde publikoek esan eta egiten dutena. Adibidez, zaintza lanek izaera integrala dutela esan, baina gero ekintza politikoa sektoreka banatu, gizarte politiken ala berdintasun atalen bidez. Aitortzen du Lopetegik, «paradaxikoa eta era berean frustrantea» dela hori. Lakuak dio adibidez, zaintzen itunean ari direla lanean; «guk horren berri prentsaren bitartez eduki dugu» azaldu du Lopetegik, nahiz eta «agentzia politiko eta nahikoa indarra» duten mugimenduan. Zentzu horretan herri mugimendu eta sindikatuekin lortutako «herri akordioa», erakunde eta alderdietan ere gorpuztea da mugimenduaren erronketako bat.

Hori dela-eta, «mobilizatzen» eta «erakundeak interpelatzen» jarraitzen dutela azaldu du mugimendu feministako kideak, are gehiago, 2023ko greba orokor eta aurtengo urtarrilaren ostean, jendea «lanerako gogoz dagoela» egiaztatu ostean.

Zaintza sistema publikoa

Zaintza lanen merkantilizazioa deritzotenaren aurrean, antolatzen jarraitzen dute mugimenduan. Bilbon esaterako protestara jo zuten astearte honetan (otsailak 20), etxez etxeko arreta zerbitzuan eman diren aldaketak direla-eta. Zerbitzu honen zati bat, Florentino Perez handikiaren Sacyr enpresak kudeatzen du.

Lopetegik azaldu duenez, «gero eta pribatizatuagoa dago eta ia hirukoiztu egin dira etxez etxeko laguntza jasotzeko kostuak». Ondorioz, jende askok utzi behar izan dio laguntza hau jasotzeari, «ordaindu ezinagatik», Lopetegik salatu duenez. Egoera honek adierazten du «publikoa behar lukeena nola dagoen erabat pribatizatua». Egoera honetan, pilota Bilboko Udalaren teilatuan utzi du Elene Lopetegik, «udalek badute erantzukizuna zaintza sistema publifikatzeko bidean».

 

Jaurlaritza Logoa