Zuzenean

Garazi Castaño Fariñas
Elkarrizketa
Garikoitz Nazabal
Gipuzkoako EHNEko presidentea

«Gure errealitateari egokitutako diskurtso propioa behar dugu euskal nekazariok»

Gipuzkoara astelehen honetan iritsi dira nekazarien protestak; WhatsApp bidez antolatu dira. Sindikatuek ez dute deialdia antolatu, baina aldarriekin eta haserrearekin bat egiten dutela dio Nazabalek. EHNE eta ENBAk martxoaren 1ean ekingo diote egitarau propioari, bertakotasuna oinarri.

Audio_placeholder

«Gure errealitateari egokitutako diskurtso propioa behar dugu euskal nekazariok»

Loading player...
EHNE sindikatuko protesta Larraitzen, pasa den irailean. Eskuinean, Garikoitz Nazabal.
EHNE sindikatuko protesta Larraitzen, pasa den irailean. Eskuinean, Garikoitz Nazabal. (Gotzon Aranburu | FOKU)

Bi euskal sindikatu nagusiek martxoaren lehenetik aurrera antolatu dute mobilizazio egutegi propioa Gipuzkoan. Nekazarien artean dagoen haserrearekin bat egiten dutela azaldu du Garikoitz Nazabalek, baina bi sindikatuek diskurtso eta dinamika propioen beharra ikusten dutela azaldu du Gipuzkoako EHNEko presidenteak.

Aldarri nahasi eta bestelako interesek sor dezaketen ezinegonaz harago; tokian tokira lotzeak aldarriak zehaztu eta helburuak finkatzeko aukera ematen duela azaldu du. Eta hain zuzen ere, bertakotasun horretatik jardutea izango da martxoaren 1etik aurrera garatuko duten jardunaren helburu nagusia.

Jaurlaritza Logoa