Zuzenean

Hegoi Belategi
Bilbo

Traktoreen martxa geldoa Bilbon, etorkizuna arintzeko: nekazariek dute hitza

Bost eskualdetatik abiatuta Bizkaiko nekazariek hartu dute ostiral honetan Bilbo traktoreekin. Mobilizazio eta protesta eguna izan da, euren aldarriak entzunarazi eta heritarren babesa sentitzeko eguna. NAIZ Irratiak Markel Enzunza Bizkaigane elkarteko kidearekin egin du Mungiatik Bilborako bidea.

Audio_placeholder

Traktoreen martxa geldoa Bilbon, etorkizuna arintzeko: nekazariek dute hitza

Loading player...
Traktoreak Bilbon, Foru Aldundiaren egoitza parean
Traktoreak Bilbon, Foru Aldundiaren egoitza parean (Aritz Loiola | FOKU)

Bizkaian mobilizazio eguna izan dute ostiral hau nekazari eta laborariek, ENBA eta EHNE sindikatuek deituta. Bost eskualdetatik traktoreak atera  dira goizeko zortzietan Bilborako bidean. Han, San Mamesetik Areatzarako bidea egin dute. Markel Enzunza Bizkaigane elkarteko nekazariaren traktorera igota egin du ibilbidea NAIZ Irratiak (goian entzungai), protesta honen protagonisten hitzak jasoz.

Markel Entzunza, Bizkaiganeko kidea
Markel Entzunza, Bizkaiganeko kidea

Unzalu Salterain, nekazaria

Loading player...

Nekazarien aldarriak ez dira berriak, baina ez dira sarritan entzuten, horixe ostiral honetarako deitu diren protesten helburu nagusia, nekazarien aldarriei oihartzuna ematea, entzunaraztea, eta baita herritarren babesa sentitzea ere. Eta hirigune naiz errepideetan sortutako oztopo eta gorabehera guztetatik gaindi, nekazariek sentitu ahal izan dute herritarren babes hori, Markel Enzunzaren iritziz.

Leire Sorouet, artzaina

Loading player...

Babesa adierazi bai, gaurko egunez, baina herritarren «gehiengoa lehen sektoaren arazoetatik deskonektatuta bizi da». Kontsumo ereduen inguruko hausnarketa beharrezkoa da, eta elikadura burujabetzaren aldarria ezinbestekoa nekazariaren esanetan.

Bidane Baskaran, nekazaria

Loading player...

Horretan, 40urteko ibilbidea du Bizkaiganek, 8 kidek osatzen dute Errigoitin kokatuta dagoen elkartea. Eredu Agro-ekologikoaren aldeko aupustu sendoa da eurena. Negozio ikuspuntu batetik, egungoa ez da beharbada nahi bezain ona, baina okerragoa ere izan zitekeen Markel Enzuzaren iritziz. Eurak nahiko ongi moldatzen dira, jendeak estimuan dituelako euren produktuak. Kate industrialetatik at kokatzea izan da zalantzarik  gabe gakoetako bat, prezioa eurek ezartzea ezinbestekoa da bizimodu duin baten bermerako.

Aimar, Laukizko nekazaria

Loading player...

Etorkizunari begira jarrita, lauso, ilun ageri da nekazariaren iritziz, batik bat europatik datozen itunek, erakuslehio lana besterik egiten ez dutelako, baina funtsean eredu agro-industriala sendotzera datozelako. Elikadura burujabetzaren garrantzia azpimarrratu nahi izan du,indepentzia nahi bada, eredu agro-ekologikoaren aldeko apustua egin beharrra dagoelako.

Jaurlaritza Logoa