Zuzenean
Anjel Lekuona Frantzian erbesteratua izan zen gerra zibilaren ondoren, eta nazismoaren biktima izan zen. 1945ean deportatu eta fusilatu egin zuten Hradistkoko kontzentrazio-esparru nazian (Txekiar Errepublika).
Ekitaldian, Busturiako alkate Aitor Aretxagarekin eta Busturiako udaleko zinegotziekin batera, Anton Gandarias, Angel Lekuonaren iloba eta haren osabari buruzko ikerketaren egilea, Anjel Lekuonaren beste senide batzuez gain, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusia, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburu Nerea Melgosa, Txekiar Errepublikako enbaxadore Libor Sela, Igotz López de la Torre euskal senataria, Txekiar Errepublikarako Ohorezko Kontsula Euskal Herrian eta Nafarroan, Mikel Garteiz Goxeaskoa, eta Peter Matyas, egon ziren.