Zuzenean

'Ausartak'

"Ausartak", tabuak apurtu eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurka sentsibilizatzen duen ipuina argitaratu nahi du Más Mujeres elkarteak. Finanatzaketa kolektiboaren bidea hartu dute horretarako.

Audio_placeholder

'Ausartak'

Loading player...
'Ausartak' ipuinaren ilustrazio bat
'Ausartak' ipuinaren ilustrazio bat (Sara Fratini, ilustratzailea)

Valientas Bildumako hirugarren ipuin ilustratua da 'Ausartak'. Hiru liburuki hauetan finantzaketa kolektiboko plataformen bidez istorio anitzen argia eta jendartearen babesa lortu nahi dute; emakume garaikideen borrokak agerian jartzera bideratzen diren istorioak.
Hirugarren liburuki honek Asha Ismailen istorioa kontatzen du, Kenyako somaliar etniakoa, emakumeen genitalen mutilazioaren biktima. Save a Girl Save a Generation erakundeko lehendakaria eta sortzailea da, eta, haren eta beste emakume batzuen ausardiaren eta errebeldiaren bidez, emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzen eta borrokatzen dihardu.

Más Mujeres elkarte feministak emakumeen genitalen mutilazioa jasan duten edo jasan dezaketen emakume eta neskato guztiei lagundu nahi die. Valientas Bildumaren hirugarren liburukia medio. 'Ausartak' ipuin ilustratua finantzaketa kolektiborako plataforma euskarri harturik errealitate bihurtuko da.

Hain zuzen ere Más Mujeres elkarteako Haizea  Haizea Arbide Azak eman dizkigu proiektu honi buruzko xehetasunak.

Jaurlaritza Logoa