Zuzenean

NAIZ Irratia
Elkarrizketa

«Euskal estatu feministaz lurraldean era sistematikoan aritzeko, gure kabuz egin behar dugu»

Jule Goikoetxea eta Kizkitza Gil de San Vicente Talaia feministako kideek nabarmendu dute gizonek badituztela «estrukturalki gune asko estatuaz» hitz egiteko, emakumeek, ordea, «espazio horiek sortu behar dituzte». Era berean, esan dute «euskal estatu feminista independentea» irudikatzen dutela.

Audio_placeholder

«Euskal estatu feministaz lurraldean era sistematikoan aritzeko, gure kabuz egin behar dugu»

Loading player...
Jule Goikoetxea eta Kizkitza Gil de Sanvicente Talaia feministako kideak.
Jule Goikoetxea eta Kizkitza Gil de Sanvicente Talaia feministako kideak. (NAIZ Irratia)

Euskal estatu feminista independentea irudikatzen dute Jule Goikoetxea eta Kizkitza Gil de Sanvicente Talaia feministako kideek. Nabarmendu dute gizonek badituztela estrukturalki gune asko estatuaz hitz egiteko, eta emakumeek, ordea, espazio horiek sortu behar dituztela.

Otsailaren 17an aurkeztuko dute Orereta-Errenteriako Lekuona Fabrikan Talaia Feminista, Euskal Herriko emakume feminista eta subiranisten topalekua. 2022ko abenduan hasitako bideak lehen uzta eman du: 2023. urteko dosierra egin dute, pasa den urtean Euskal Herrian inflexio puntu izan diren 6 gertakizunen analisia egin dute, begirada feministatik.

Hauek dira aztergaiak: Eguraldiaren iragarpena, bizitzaren garestitzea, greba feminista orokorra, euskararen aurkako oldarraldia, Rubiales, Mario Lopez, Patrick Poivre d’Arvor eta indarkeria matxista, eta ABAYA debekatzearen arrazoiak eta emakumeongan duen eragina.

2022an abiatu zuten Talaia feminista, baina Goikoetxeak eta Gil de San Vicentek azpimarratu dute aurretik ere Euskal Herrian saiakera bat egon zela. Gil de San Vicentek adierazi du euskal feminismoak estrategia sistemiko bat aurkeztu behar dutela.

Aldi berean, Goikoetxeak zehaztu du lehen saiakera 2014an egin zutela, Ondarroan, eta bertan mugimendu feminista autonomoak hausnarketa bat egiteaz gain, estatu feministaren ideia mahaigaineratzen da.

Zortzi urteren ostean, 2022an prozesu berria hasten da. Zein gai hausnartuko dituzten eztabaidatzeko, eta behin gai horiek hautatuta marko bat proposatu zuten: patriarkatu kapitalista irudikatzeko marko bat, gaiak markoan ondo kokatu eta hausnarketa sistemiko bat izateko, eta sakoneko gai ideologikoak eztabaidatu eta hausnartzeko. Goikoetxearen hitzetan, mugimendu feministak ez baitu bakarrik helburuetan jartzen arreta, prozesuan baizik.

Lehen aztergaia eguraldiaren iragarpena izan da. Baldintza klimatiko nahasiak eta muturrekoan ohiko bihurtzen ari dira. Non gaude gu hor? Gil de San Vicentek adierazi du Talaia feministak gogoetak euskal jendarteari zuzentzen dizkiola.

Euskal Herriko komunitatearen bideragarritasunari begiratzen diote, etorkizunak kezka eragiten die, eta horregatik, begiratzen diote krisi ekologikoari eta klimatikoari.

Galdetuta ea gizartearen egungo ikuspegi indibidualak lotura duen norbanakoaren burujabetza mailarekin, Goikoetxeak irmoki erantzun du baietz, eta Talaian hemen daudela euskal estatu feminista independentista irudikatzeko eta gure lurraldea herri sistemiko gisa ulertzen dutela.

Eta horren harira, esan du gure lurraldearekiko dugun boterea, %90 beti dela gure kolektiboaren araberakoa. Eta, hain justu, horregatik galdetu behar diogu geure buruari zer nolako lurraldea nahi dugun. Ez da bakarrik zer estatu egitura, nola sortuko ditugun bizitza mantentzeko behar ditugun baliabideak. Finean, ekonomi politikoaren hausnarketa egin behar da, eta hori emakumezkoetan gutxi gertatzen da.

Jaurlaritza Logoa