Zuzenean

NAIZ irratia

Xatoken Moura dabil Joxemiel Galarraga felix munduan

Urteko lehen gonbidatu xelebreagatik ez balitz Xatoken Moura akaso existituko ez litzatekeela kontatzen badizut? Ez, Joxemiel ez da bere izena, baina halaxe deitzea gustatuko litzaioke bizitza paralelo batean.

Audio_placeholder

Xatoken Moura dabil Joxemiel Galarraga felix munduan

Loading player...
Xatoken Moura - Ion eta Jox
Xatoken Moura - Ion eta Jox (NAIZ irratia)

2024a gonbidatu ezin bereziago batekin hasi dugu Xatoken Mouran. Beragatik ez balitz, akaso, seguraski, Xatoken Mourak ez luke argia ikusiko. Zergatik? Zaila da azaltzen, baina halaxe da. Ezingo luke hobe ordezkatu inork saio honen esentzia. Jox eta biok pitzadura latza dugula uste baduzue, Amasako gizaseme honek guztiok gainditzen gaitu, Urki Galarraga jauna.

Dena den, zer moduz moldatu izan zarete zuek eskolan hizkuntzekin? Ximon eta Josebak, behintzat, sekulako komeriak dituzte... gure sketxean izango duzue bi elementu hauen berri. Mon dieu...

Nola ez, gure ikerketa lanak ere burutu ditugu zintzo zintzo, eta gure “Euskal mezu sekretuak” atal kuttuna altxor ikaragarriekin hornitu dugu. Errumaniatik, Ukrainatik eta Malitik iritsi zaizkigu oraingoan. Eta noski, gure betiko bi testak ere arrakastaz gauzatu ditu “Basurto” jaunak.

Xaxamixa saioari dagokionean, askok ezagutuko duzuen gonbidatua. “Zer berri lagun?” Ezaguna egingo zaizue esaldi hori, azenarioak ikaragarri gustatzen zaizkio, belarriak tente eta ikusmena potente. Bugs Bunny jauna edo Bugs Untxia gurean izateko plazerra izan dugu oraingoan.

Eta noski, bertsokizunak eta eguneko temazua ez dira faltako. Sekulako pieza puxka ekarri digu Urki jaunak Xakarron mundutik. Ikaragarria!

Zeri itxaroten ari zara? Jarri Xatoken zuen belarrietan, batzuk mendian, besteak itsasoan, denok ibiltzen gara Felix Munduan!

Jaurlaritza Logoa