Zuzenean
2005.urtetik, urtarrilaren 29a, buru hausgarrien eta puzzleen Mundu eguna da. Munduko denbora-pasarik ezagunenetako bat dira, bai, baina denbora pasez gain, baditugu buru-hausgarri asko gure egunerokotasunean ere, horien artean nahaste asko sortzen dizkigun bat: gure gorputza.
Jaiotzen garenetik hil arte gurekin dagoen bakarra gure gorputza izaten da, eta askotan gutxien ulertzen dugun gauzetako bat izaten da. Batzuetan ez ditugu ulertzen gure minak, sentsazioak edota gorputzak egiten dituen prozesuak ere. Ara!Gorputz kooperatibaren helburua beraz horri aurre egitea da, gorputzak erdigunean jartzea.
«2017an ofizialki sortu bagenuen ere, Jone eta biok urte batzuk lehenago bagenbiltzan hilekoaren eta gorputzen inguruan lanean», kontatu du Enara I. Dominguezek, kooperatibaren sortzaileetako batek. Gaiaz hitz egiteko beharra ikusi zutenez hasi ziren haiek formatzen eta jarraian horri zabalpena ematen.
Formakuntzak beharrezkoak ikusten dutenez emakumeen etxeetan aritzeaz gain ikastetxeetan ere izaten direla azaldu du Dominguezek: «Gaztetxoenekin uteroa duten eta zakila dutenekin aritzen gara, baina baita irakasleekin, denok behar dutela uste baitugu». Formakuntzez eta gehiagoz aritu da gaur gurean Enara I. Dominguez.