Zuzenean

50 urte bete dira Eli Gallastegi hil zenetik, Euskal Abertzaletasunaren gakoetako bat izan da

Eli Gallastegiren figura gaurkotasunera ekarri dute Txalapa argitaletxeak eta Nerea Azurmendi kazetariak: 'Gudari Eli Gallastegiren lorratza'. Horren inguruan gehiago jakiteko Azurmendik eman dizkigu xehetasun guztiak.

Audio_placeholder

50 urte bete dira Eli Gallastegi hil zenetik, Euskal Abertzaletasunaren gakoetako bat izan da

Loading player...
Nerea Azurmendi kazetaria.
Nerea Azurmendi kazetaria. (NAIZ Irratia)

Aste honetan 50 urte bete dira Eli Gallastegi hil zenetik, Euskal Abertzaletasunaren gakoetako bat izan da. Bere figura gaurkotasunera ekarri dute Txalapa argitaletxeak eta Nerea Azurmendi kazetariak: 'Gudari Eli Gallastegiren lorratza'. Azurmendi izan da gurean horren inguruan gehiago jakiteko.

Besteak beste, Azurmendik azaldu du Gallastegiren bizitzan euskarak zenbateko garrantzia izan zuen, eta zenbateraino izan zuten eragina Kubak, Filipinak, Indiak edo Irlandak bere izaera independentistan.

Gallastegi 1929ko martxoan Bizkaiko Buru Batzarreko kidea izan zen, eta Azurmendik azaldu du nola izan zen Gallastegiren ibilbidea EAJn. Aldi berean, Gallastegik alderdiarekin zituen desberdintasunez ere mintzatu da.

Izan ere, 1934ean EAJ utzi zuen, eta ondoren, Eusko Abertzala Ekintzara gerturatu zen.

Bere bizitzako beste gauza deigarrietako bat ere izan zen komunistekiko elkartasuna adierazi zuela. Erbestean egin zituen hainbat urte, Frankoren dikaturagatik, eta 1958an bueltatu zen. Harremana izan al zuen ETAko sortzaileekin? Galdera hori ere erantzun du Azurmendik.

 

 

Jaurlaritza Logoa