Zuzenean

'Gaueko azken expressoa' edo itolarriaren kronika bat

Eneko Aizpurua Paraleloan saioan izan da 'Gaueko azken expressoa' (Alberdania) eleberria aurkezten.

Audio_placeholder

'Gaueko azken expressoa' edo itolarriaren kronika bat

Loading player...
Eneko Aizpurua, lan berria eskuartean duela.
Eneko Aizpurua, lan berria eskuartean duela. (Maialen Andres | FOKU)

Bakoitzak ahal duen bezala egiten du hegan dio lehen orrietan,  Antonio Lobo Antunes- en hitzak gogoan Eneko Aizpuruak 'Gauekoa azken expressoa' eleberriaren lehen lerroetan.
Bakoitzak ahal duen modua egiten du hegan baldin eta hankak lurzorutik jasotzerik lortuz gero, ibai bazterretako lohietan oinak harrapatuta dituenak ordea, ametsetan ere nekez egin dezake hegan. Minho, Bidasoa eta sena ibaien-arroetan harrapatuta dago Miguel Barros, eta itolarri horretan egiten du irakurleak ere Bidasoatik Portorako bidaia ere irakurleak. Sorterrirako itzulera, ez baita kilometrotan soilik neurtu daitekeen bidaia mota. Egungo zaurietatik iraganetik datozen minetarako bidaiak ez baitu neurgailurik.

Errotu ezin den lur batean apopilo, norberaren bakardadeetatik deseraikitako familian arrotz, ustez jaiotzetik etorkizunera bidelagun izango zuen zutabearen galeran katiatutako pertsonaia, psikologoaren kontsultzan ezagutuko du irakurleak. Miguel Barros beraren ahotsean eta   baina baita bere gertukoen ahotsean ere.

Eleberri polifonikoa osatu du Eneko Aizpuruak, migrazioa, familia harremanak edo  euskal gatazka bezalako azpigaiak naturaltasunez harilkatuz.

Paraleloan izan da idazlea bere azken lana aurkezten.

Jaurlaritza Logoa