Zuzenean

NAIZ irratia
Elkarrizketa
Maria Solana
Geroa Baiko parlamentaria

«Beldur naiz, akordio zabalen alde, abertzaletasuna alboratzen ari ez ote garen»

Solanarentzat EH Bildu aurrekontuen akordioan sartzea albiste ona da, «argi geratzen baita norantz begiratu behar duen Gobernuak». Akordio berrien harira, adierazi du abertzaletasuna gutxieneko adostasun-elementua izan beharko lukeela, horren alboratzea sumatzen baitu Geroa Bain zein EH Bildun.

Audio_placeholder

«Beldur naiz, akordio zabalen alde, abertzaletasuna alboratzen ari ez ote garen»

Loading player...
Maria Solana Geroa Baiko parlamentaria
Maria Solana Geroa Baiko parlamentaria (Jagoba Manterola | FOKU)

«Progresismoa bai, jartzen dela hor goian, eta hura gutxieneko adostasun-elementua izango balitz bezala erabiltzen dela, baina niretzat gutxienekoa ere izan beharko litzateke abertzaletasuna, eta euskal jendearen artean, Euskal Herrian eta euskaldunon arteko gutxieneko adostasun-elementu hori, ezin dugu galdu», horixe da Maria Solana Geroa Baiko Nafarroako parlamentariak eman duen lerroburuetako bat.

Iruditzen zaio hori «pixka bat sakrifikatzen» ari garela, baina «ez bakarrik haien aldetik, EH Bildutik ere bai»: «Ez dakit ez ote garen galtzen ari zurrunbilo horretan, eta ez nuke zurrunbiloan galdu nahi hori, gure identitatea bera».

Aurrekontuen harira, Solanak esan du «lan mardula eta eztabaida sakon zein luzeak» izan zituztela udan, eta horren ondotik, akordio programatiko bat egin zuten. Horien arabera egin dituzte aurrekontuak: «EH Bildu akordioan sartzea oso albiste ona da, abstentziora joko badu ere. Eta, horrela, argi geratu da, norantz begiratu behar duen Gobernuak».

Izan ere, arestian PSN prest agertu da UPNren eserlekuetara begiratzeko, eta Solanaren hitzetan, «orain badirudi ezetz».

Osasuna, Euskara, biolentzia poliziala

Aurrekontuen harria, esan du ekarpen kuantitatiboa «handia» ez dela, kuantitatiboa, aldiz, bai: «EH Bilduk egin dituen ekarpenen arabera, aurrekontuan 10.000 euro aldatu da, eta ia 6 miloi euroko aurrekontu batean 10.000 ez da asko, ezta?»

Aurrekontuen ildo esanguratsuenak hauek direla esan du: Osasuna,  Industria eta Trantsizio Energetikoa eta Ekologikoa bultzatzea, Euskara eta biolentzia polizialak eragindako biktimak indemnizatzea.

Gaurkotasuneko bi gai ere izan ditu hizpide: batetik, Erdizeko bazkaleku eremuan Nafarroako Gobernuak meategi bat eraikitzeko plana, eta, bestetik berriz, Eguseibar eta Orkoiengo adierazpen euskarafoboak.

Jaurlaritza Logoa