Zuzenean

Bigarren Kafea

«Mende erdia generaman antibiotiko berririk aurkitu gabe, oso zaila da»

Zientziaren inguruko tartea izan dugu Izortze Santin Gomez, Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle eta ikertzailearekin. Azken asteetan jende asko erasan duten birus ezberdinen inguruan hitz egin digu lehenik, Sars-CoV-2, gripe A eta VRS birusak. 

Audio_placeholder

«Mende erdia generaman antibiotiko berririk aurkitu gabe, oso zaila da»

Loading player...
Izortze Santin zientzialaria.
Izortze Santin zientzialaria. (Bigarren Kafea)

Birus horiei aurre egin ahal izateko txertoak badaudela gogorarazi du Santinek eta pertsona zaurgarriak babesteko neurri eraginkorra dela. Bestelako osasun arazorik ez duten pertsonen kasuetan, kutsatzeak egun batzuetako sukarra eta hotzeria eragin ditzakeela aipatu du baina normalean ez dutela haratagoko ondoriorik izaten.

Bakteria multierresistente baten aurkako antibiotikoaz ere aditu zaigu Santin. Aurkikuntza honetan azpimarra egin nahi izan du, «oso zaila delako antibiotikoak egitea». Acinetobacter baumannii bezalako bakteria multierresistente horiek mundu mailan heriotza gehien eragiten duten faktore bilakatu daitezke 2050erako eta horrez gain, izan dezakeen inpaktu ekonomikoak jende asko utzi dezake pobrezian.

Azkenik, modu arinagoan amaitze aldera, gernuaren kolorea horia zergatik den azaldu digu. Entzun Izortze Santin Gomezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa