Zuzenean

Bigarren Kafea

Miss Jujuba; feminizidioa Brasilen

Julieta Hernandez Martinez pailazo eta antzezlearen gorpua aurkitu zuen poliziak pasa den ostiralean. 'Miss Jujuba' ezizenarekin ezaguna zen artista bortxatu, urkatu eta lurperatu egin zuten. Bere omenez, bizikleta-saioak antolatu dituzte gaur hainbat herrialdetan. 

Audio_placeholder

Miss Jujuba; feminizidioa Brasilen

Loading player...
Julieta Hernandez emanaldi batean
Julieta Hernandez emanaldi batean (Miss Jujuba Produções )

Pailazo bat irudikatzen dugunean, koloreak etortzen zaizkigu burura. Pailazo bat irudikatzen dugunean, algara sentitzen dugu barru-barrutik. Pailazo bat irudikatzen dugunean, ahaztu egiten zaizkigu munduko zitalkeria eta iluntasuna. Baina gaur ez, gaur laino beltz batek kolorea irentsi du, algarak isilarazi ditu, eta sudurraren kolore gorria, odolaren kolore gorriak ordezkatu du.

Julieta Hernandez, Jujuba pailazoa hil egin dute. Brasilgo Amazonas estatuko polizia zibilak baieztatu duenez, Julieta Hernandez Martinez artista venezuelarra hilik aurkitu zuten ostiralean, ibai baten ondoan. Sexu-abusuak egin zizkioten eta ondoren, urkatu eta lurperatu egin zuten.

Jujubaren gorpua joan den ostiralean aurkitu zuten, Presidente Figueiredo herriaren kanpoaldean, bi asteko bilaketaren ostean. Izan ere, desagertuta zegoen abenduaren 23tik. Urtezahar gaur familiarekin ospatzeko, Juleta bizikletaz abiatu zen etxetik bere jaioterrira, baina ez zen sekula iritsi. Hilketaren errudunak dagoeneko atxilotuta daude. Senar-emazte bikote bat da; Thiago Agles da Silva eta Deliomara dos Anjos Santos. Antza denez, Thiagok mugikorra lapurtu nahi izan zion, eta borrokan hasi omen ziren. 

Julieta São Paulon bizi zen duela urte batzuk, eta bertan 'Circo di SóLadies' antzerki-talde feministako kide zen. Pailazoen komunitateak badu berezi egiten duen ezaugarri bat: antolatzeko gaitasuna. Eta kasu honetan, albiste lazgarri honen aurrean, feminizidio hau salatzkeo, ekintza ederra antolatu dute. “Bicicletada por Julieta” izeneko ekimena prestatu dute, biharko, urtarrialren 12rako. Miss Jujubaren omenez kaleak okupatzeko, barbariaren aurrean ohiu egiteko, emakumeek egunero jasaten duten feminizidio, indarkeria eta sarraskia salatzeko. Hainbat herrialdetan bizikletak hartu eta ibilbidea egingo dute ehundaka pertsonek.

Horrez gain, hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dituzte hainbat hiritan. Santiagon adibidez 'cicloviaje, migración y genero' hitzaldia antolatu dute. Oraindik ere, ez delako gauza berdina bakarrik bidaiatzea gizona izanda edo emakumea izanda. 

Jaurlaritza Logoa