Zuzenean

Bigarren Kafea

«Jolasten jarraitzeko modua da antzerkia niretzat, oholtzan nahi duzuna izatekoa»

Txikia zenetik aktore izatea izan da Katixa Mecerreyesen ametsa, horretarako lanean hasi zen haurra zela eta horretan dihardu gaur egun Mexikon ere.

Katixa Mecerreyesek 6 urte bete behar zituenean agian ez zituen bere urte hasierako asmoak idatziko, baina haren buruan pixkanaka hasi ziren urte horretarako asmo berriak agertzen. Haurra zelarik jolasa eta ondo pasatzea buruan bazituen ere, bere barruan antzerkiarekiko gogoa eta ilusioa pizten hasi ziren. ZIurrenik haren asmoen artean agertu zen antzerki klaseetan parte hartzen hasteko nahia. 

«Amari esan nion aktorea izan nahi nuela eta esan zidan asko ikasi behar zela; beraz ikasten hasi nintzen», esan du Mecerreyesek. Oreretan hasi zen eta sei urtetatik orain arte bide hori lantzen eta bertan aurrera egiten jarraitu du. «Jolasten jarraitzeko modua da antzerkia niretzat, oholtzan nahi duzuna izatekoa», gehitu du Katixak, eta aitortu du beti nahi izan duela aktore izan, eta horretan jarraituko duela. 

Antzezle eta aktore lanetan aritzeaz gain pasareletan ere ibili da modelo lanetan. «Nire erosotasunetik ateratzea gustatzen zait, beraz gauza ezberdinak probatzen aritu naiz beti». Horrek eraman zuen aktorea Mexikoko Hirira, lagun batzuen gomendioz bertako eskola batean ikasten hasi zen eta bertan da gaur egun hainbat ikus entzunezkotan lanean. Esperientzia guzti hauen inguruan aritu da gaur Bigarren Kafean Katixa Mecerreyes.

Jaurlaritza Logoa