Zuzenean

Bigarren Kafea

Taxi hegalariak edo robotika aurreratua; 2024ak dakarrena

ChatGPT edo OpenAi izan dira 2023an ikasi ditugun kontzeptu teknologi berriak. Baina teknologia etengabe eraldatzen doanez, Unai Elordi Hidalgo gonbidatu dugu gurera 2024ak dakarrena azaltzeko. 

Audio_placeholder

Taxi hegalariak edo robotika aurreratua; 2024ak dakarrena

Loading player...

Urte berria iristearekin bat, atzera begiratzeko ohitura izaten dugu. Unai Elordi Hidalgok ordea, etorkizuna iragarri nahi izan du, 2024ak ekarriko dituen berrikuntza teknologikoez hitz egiteko. Adimen artifizialean adituak argi dio, «garrantzitsuena da baloratzea ea benetako berrikuntzak diren, eta zerbaitetarako balioko diguten ala ez». 

Zerrendako bitxikeria nagusia taxi hegalarien kontua da. «Txinan badaude, baina ez dakit espazio aereoa horrela erabiltzea segurua den; ez ote dituen zarata arazoak gehiago hedatuko» esan digu Elordik. Izan ere, «energia gastua eta bidaiaren iraupena kontuan hartu beharko da, oraindik badaude erronka tekniko batzuk baloratzeko». 

Blockchain, errealitate mixtoa, konputazio kuantikoa eta beste hainbat berrikuntza izan ditugu hizpide Bigarren Kafean. 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa