Zuzenean

NAIZ irratia

Olentzeroren oparia, Xatoken Mourako gabon saio berezia!

Gabonetan jai hartuko genuela uste zenuten? Ezta pentsatu ere! Urtea pozik, irrifartsu, algaraka amaitzea ezinbestekoa da, baita hastea ere. Ondorioz, Xatoken Mourak gabon saio berezia izan du Urtezahar egunean. Ez zenutela zuzenean entzuteko aukerarik izan? Lasai, ze oraindik ere garaiz zabiltza!

Audio_placeholder

Olentzeroren oparia, Xatoken Mourako gabon saio berezia!

Loading player...
Xatoken Moura -Jhon&Josh
Xatoken Moura -Jhon&Josh (NAIZ irratia)

Ezin genuen 2023a agurtu Xatoken Mourako saiorik gabe, eta zer hobeto gabon saio berezi bat egin baino. Gabonekin lotutako pertsonai, gonbidatu, sketx... danetik du gure "krismas edixion" honek. Urtezahar egunean izan ginen zuzenekoan, baina noski ez zaituztegu hau entzuteko aukerarik gabe utziko, nola ba! Gainera, garaiz zabiltzate gure gabon saio bereziko Xaxamixa saioan gonbidatu izan dugun Baltaxar ez baita oraindik gure etxeetara ailegatu.

Aurretik baina, sketxarekin hasi ohi dugu saioa, eta Peru eta Kepa izango ditugu protagonista oraingoan. Kantu eskean atera diren bi mutiko, nolabait hau modernizatu nahian. Zuek ere seguru sekulako anekdotak dituzuela kantu eskean atera zinetenekoak, baina bi hauena ere entzuteko modukoa da.

Gure krismas edixion saioko gonbidatu xelebrea Lazkaotik etorri zaigu oraingoan, Maialen Arrue anderea! Honi ere, guri bezala, asko hitz egitea gustatzen zaio eta xelebre izateaz, hau da, gutariko bat izateaz, harro dago.

Euskal mezu sekretuak ere ez dira faltako, ikerketa lan sakonak egin ostean, sekulako aurkikuntzak egiten jarraitzen dugu atzerriko kantuetan. Oraingo honetan Finlandia ingurutik topatu ditugu euskal mezu sekretuak, baita Afrikako zonaldetik ere. Gu bezala, sekzio honen fanak bazarete, ez galtzeko moduko!

Eta noski, testak, bertsokizunak, eguneko temazua... ez dira faltako. Eguneko temazua latza dator gainera, ezin izan genuen kantatzeari utzi. Ba hauxe duzue Xatoken Mourako gabon saio berezia! Egin klik goian eta eman 2024ari merezi duen ongi etorria! Urte berri on, poponn!!!

Jaurlaritza Logoa