Zuzenean

«Denborarekin afinatuz doa bat, bere ahotsera iritxi arte»

'Arnasaldiak' diskoa eta izen bereko dokumentala kaleratu ditu Iker Martinezek Zaldi Herrenak taldearekin. Bilakaeta lan baten emaitza da: bere arnasaldiaren bilaketa bat, baina baita bere ahots propioaren bilaketa ere. Diskoan bera da hitz egiten duena, bere esateko modua topatu du.

Audio_placeholder

«Denborarekin afinatuz doa bat, bere ahotsera iritxi arte»

Loading player...
Iker Martinez NAIZ Irratiko estudioan
Iker Martinez NAIZ Irratiko estudioan (NAIZ Irratia)

Primeran plataforman ikusgai da abenduaren 29az geroztik 'Arnasaldiak' dokumentala. Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak grabatutako izen bereko diskoaren grabaketa prozesua du oinarrian dokumentalak, baina gehiago ere bada.

Musikariak azaldu digunez, disko baten grabaketak muturreko egoerak dakartzalako sarri bere baitan, eta halakoetan azalerazten direlako sarri norbere arrakalarik sakonenak, beldurrak, zailtasunak, kezka eta ezinegonak.

Asteburu batez Andoaingo Garate estudioan elkartu eta diskoa osatzen duten zortzi abestien grbaketari taldekideek nola aurre egiten dieten ikusi dezakegu bertan, esperientzia horrek berekin dakartzan hausnarketa intimoak ere partekatzen dituztelarik. Hara nola, abestiak guztiek batera joaz grabatzeak dakarren tentsio puntuaz, musikarekiko izan duten harremanaz edo abeslariak bere ahotsarekin duen harremanaz esate batera. Azken honi dagokionez, Iker Martinezek bere ahotsa topatu duela esan digu:«denborarekin afinatuz doa bat bere ahotsera iritxi arte. Disko honetan ni naiz, nire ahotsa da, nire esateko modua».

Diskoa 8 abestik osatzen dute, dokumentalak berriz 44 minutuko. Abestien grabaketa eta muntaia Ibai Arrietaren eskutik joan dira, abestien soinua Martxel Arkarazok landu du eta lanean parte hartu duten baita ere Oskar Arlanzon (perkusioa), Joxeba Aranburu (gitarra), Iker Martinez de Zuazo (ahotsa, gitarra, gidoia), Iñigo Ugarte (gitarra, ahotsa), Bull Biain (baxua),  Ander Etxaniz (ahotsa, armonika, gitarra, irudiak), Jimmy Irizar (bateria, ahotsa), Kaki Arkarazo (abestien soinua) eta Ane Arrutik (ahotsa, irudiak).

Jaurlaritza Logoa