Zuzenean

Maitasun abstraktuari abestu dio Aimarrek bere debuteko diskoan

Dientes de Luna taldetik ezagutuko du askok Aimar Cid. Beste batzuk akaso futboletik ere bai, hainbat urtez maila altuko futbolaria izan baita bizkaitarra. Orain, ordea, irakaslea da, beste bizitza bat darama. Musikari bezala bakarkako bideari ekin dio ‘Confesiones de un amor abstracto’ diskoarekin.

Audio_placeholder

Maitasun abstraktuari abestu dio Aimarrek bere debuteko diskoan

Loading player...
Disko-liburua eskuan, pozik dago Aimar Cid sortu duen lanarekin.
Disko-liburua eskuan, pozik dago Aimar Cid sortu duen lanarekin. (AIMAR)

Formatu bereziko diskoa kaleratu du Aimar Cid Luna (Barakaldo, 1987) musikari bizkaitarrak. Sei abesti, beste hainbeste errezitatutako testu eta poesia liburu batek osatzen dute ‘Confesiones de un amor abstracto’. Bost urte dira hau guztia martxan jarri zuenetik, nahiz eta tartean Dientes de Luna taldearekin ere aritu den lanean. 

Hau, ordea, zerbait pertsonalagoa da. Jagoba Ormaetxea izan du proiektu hau aurrera eramateko ezinbesteko konplize. Benetako istorioetan oinarritzen diren sei kantuz osatu du diskoa Aimarrek, biluztu egin da erabat eta maitasunaren inguruan izandako bizipen, gogoeta, terapia eta ikasketak kontatu dizkigu kantuz kantu. Azaroan hasi zuen ‘Monstruos y rosas’ aurkezpen biraren bidea goraino bete zen Bilboko Cotton Club aretoan eta abenduan Puerto de Béjarren izan da. Urtarrilean Madrilen, Tafallan eta Zaragozan izango da, eta, atzetik, otsailean Bartzelonan, martxoan Sevillan eta apirilean Valladoliden ditu hitzorduak. Baina ziur gehiago ere etorriko direla tartean.

Diskoa eskuratzeko kontzertuetan bada modurik, baina Aimarrek eskura emateko nahia du, eta, ahal dela kafe bat hartuz. Beraz, badakizue, idatzi Aimarri, eskatu diskoa eta hitz egin maitasun abstraktuaz lasai ederrean.

Jaurlaritza Logoa