Zuzenean

Jon Jimenez: «Nire lehen hipotesia zen ez zela egongo euskal pentsalaririk, baina oker nengoen»

Ikerkuntza lanetan aritu da Jon Jimenez Joxe Azurmendi Katedraren eskutik. Batxilergoko Filosofiaren Historiari euskal pentsamendutik lantzen ari da, Haritz Azurmendiren zuzendaritzapean. Master Amaierako Lanaren nondik norakoez aritu da.

Audio_placeholder

Jon Jimenez: «Nire lehen hipotesia zen ez zela egongo euskal pentsalaririk, baina oker nengoen»

Loading player...
Abraham ben Meir ibn Ezra (1089-1167).
Abraham ben Meir ibn Ezra (1089-1167). (@JonJimMart)

Jon Jimenezen lehen hipotesia zen ez zela egongo euskal pentsalaririk, «Agustinen, Platonen eta Aristotelesen parekorik». Baina, hasi orduko, oker zegoela ohartu zen. Horiek guztiak zeintzuk diren aipatu ditu elkarrizketan. Besteak beste, Abraham ben Meir ibn Ezra (1089-1167), Petri Pariskoa/ Artaxoakoa (XI. m-1193), Atarrabiako Petri (XIII. m-1346), eta bi Margarita (1492-1549 / 1553-1615).

Azterketa Erdi Arotik Aro Modernora egin du, alegia, 1100. urtetik 1800era. Hortik, beste tesi bat atera zuen: XIX. eta XX. mendeetan badagoela nahikoa landuta Euskal Herriko pentsamendua, batez ere XX. mendean, nazionalismoaz geroztik. Horretan, Agora elkarteak lan ona egin du, Joxe Azurmendi, Txillardegi eta Mari Luz Esteban euskal curriculumean egon daitezen.

Gainerako mendeetan, ordea, zailtasunak izan ditu testuak aurkitzeko, baita euskaraz bilatzeko ere.

Genero arrakalaz ere jardun da, eta egon badagoela adierazi du, baina aurkitu ditu emakume pentsalariak. Margarita abizena zuten eta Nafarroako Erreginak izan ziren, jaiotzez frantziarrak. Nafarroan XV. eta XVI. mendean emakumeen auzia izeneko korronte bat egon zen, emakumaren duintasunaren eta beridntasunaren ingurukoa, eta hain justu, bi emakume horiek, horren alde idatzi zuten.

Master Amaierako Lanetik ateratakoak, batxilergoan praktikan jartzeko moduko edukia izan daitekeela adierazi du Jimenezek, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

Jaurlaritza Logoa