Zuzenean

NAIZ Irratia
Elkarrizketa
Julen Jauregi
Beskoitzeko ikastolako gurasoa

«Orain ez da dudarik Herriko Etxeak ez zuela ikastolarik nahi Beskoitzen»

Astelehen gauean Beskoitzeko Herriko Etxeak ikastola lurrik gabe uztea erabaki zuen. Hitzarmen berririk sinatu ezean, 51 haur ikastolarik gabe geldituko dira. Julen Jauregi gurasoak azaldutako moduan, urteak dira alkateak oztopoak jarri dizkiola ikastolari.

Audio_placeholder

«Orain ez da dudarik Herriko Etxeak ez zuela ikastolarik nahi Beskoitzen»

Loading player...
Beskoitzeko ikastolako gurasoak (Julen Jauregi ezkerrean), Herriko Etxeak hitzarmena ez mantentzea erabaki ostean
Beskoitzeko ikastolako gurasoak (Julen Jauregi ezkerrean), Herriko Etxeak hitzarmena ez mantentzea erabaki ostean (Guillaume Fauveau | FOKU)

Beskoitzeko ikastola lurrik gabe utzi du Herriko Etxeak. Hamar urte egin ditu lursail publikoan, prefabrikatutako moduluetan, eta ikastola prest zegoen eraikin berri baten lanak bere gain hartzeko, baina Udalak hitzarmena eten egin du.

2024ko ekainean 50 ikasle baino gehiago ikastolarik gabe geldituko dira. Herriko Etxeak eta ikastolak beste hitzarmen bat egin ezean, kurtso bukaeratik aurrera legez kanpo izango dira gaur egungo lurretan.

Julen Jauregi Beskoitzeko ikastolako gurasoak, besteak beste, azaldu du noiz hasi ziren arazo horiek, eta nola garatu diren. Haren hitzetan, urteak dira alkateak oztopoak jarri dizkiola ikastolari.

«Harrituta eta haserre gaude. Duela 10 urte aitzineko alkatearekin harremana bizitu nahi genuen, eta hastapenean, ez genuen arazorik sortzen. Ikasleen aldetik zenbaki txiki bat ginen eta hor ez zuten ikusten ikastolen garapena. Ikastolen garapena hasi zenean, duela lau-bost urte, Herriko Etxeko alkateak ikusi zuen iIkastolak behar batzuk zituela eta hori ez zuen kontuan hartu nahi».

Ikastolaren beharrak haunditu egin dira, eta Jauregiren ustetan, hor Herriko Etxea hasi zen murrizketak eta haien kontrako erabakiak hartzen, duela lau urte: «Proposamenak ez, beti murrizketak ziren. Beraiek erabakiak hartzen zituzten, eta guk beti makurtu egin behar izaten genuen».

Haiek erabakia nola hartu duten ere esan du: «Euskararen kontra ari dira, gure haurren kontra, eta segur gara orain haien prozesuan betidank ez dutela onartzen haien etxean ikastola bat».

Hiru kontseilarik haien alde egin dute, eta batek bere dimisioa aurkeztu zuen. Dimisioa eman zuenak adierazi zuen «gezurrak» egon direla hastapenetik.

Alternatibarik ba ote duten ere argitu du Jauregik. Hiru urtez jarraian aritu dira lurrak bilatzen, eta ez dute aurkitu bat bera ere. «Alkateak esan digu berak ez gaituela kanporatuko, baina Poliziak egin dezakeela. Beraz, begira, zenbat balio duen alkatearen hitzak».

Jaurlaritza Logoa