Zuzenean 01:00h - 02:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

Bigarren Kafea

«Denontzako Euskal Herria lortzeko tresna da Bizipoza Eskola»

Bizipoza Eskola egitasmoa jarri du abian Bizipoza Elkarteak. Nerea Godoy Fuentes elkarteko kideak Bigarren Kafean azaldu digun moduan, «guztiontzako behar lukeen Euskal Herria lortzeko bidean, tresna berri bat da»

Audio_placeholder

«Denontzako Euskal Herria lortzeko tresna da Bizipoza Eskola»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Sare zabala ari da osatzen Bizipoza elkartea. «Oso aberatsa da, 38 elkartek bat egiten dutelako; heriotza, familia, desgaitasunak… Egunerokoan bakoitza berean ari da baina denek Bizipozan egiten dute bat».

Atal ezberdinak dituen webgune bat prestatu dute. «Denontzat da webgunea, hezkuntzarekin harremana izan edo ez. Etxean lantzeko izan daiteke, aisialdi taldeetan, bertso eskoletan, herriean…». Alde batetik, hezkuntza formala, ez-formala eta herrigintza ezberdindu dituzte. Webgunea osatzeko, herrietan egin diren ekintzak elkarbanatzeko espazio bat, egutegia eta Bizipoza osatzen duten elkarteen zerrenda sartu dituzte.

Elkarte ezberdinekin urteetan izandako elkarlanaren ondorioz, «material ezberdinak pilatzen joan gara eta bi mugarri izan ditugu: batetik, mikrodokumentalen proiektua eta bestetik, kantu eta bideoklipena. Ikusten genuen bagenuela material pilo bat eta horrek guztiak topagune bat behar zuela».

Entzun Nerea Godoy Fuentesekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa