Zuzenean

Iñaki Irazuren 'Zakur zaunkak'

20 poesia jaso ditu Iñaki Irazuk 'Zakur zaunkak' (Susa) lanean. 36ko gerratik abiatu eta gaur arteko aroan kokatzen diren poesia narratiboak dira lehenengo pertsona fikzionatuan idatziak.

Audio_placeholder

Iñaki Irazuren 'Zakur zaunkak'

Loading player...
Iñaki Irazu
Iñaki Irazu (NAIZ Irratia)

' Zakur zaunkak'(Susa) da Iñaki Irazuren bigarren poesia lanaren izenburua. Idazleak oroimen aruieta bat eproposatzen digu bertan, poesia narratiboaz baliatuz 36ko gerratik abiatue ta gaur arteko garaian gerta izan zitezkeen istorioak jasoz. Lehenengo pertsona fikzionatuan idatzitako 20 poesiak osatzen dute lana: 36 gerran jipoitutako errepublikarra, esku luzeegiak zituen eskola erlijioso bateko apaiza, poliziek hiltzen duten militantea, desagertutako haurra, tortura geletatik pasatakoak edota  erretiratu ostean etxeak eraikitzen dituen agurea esate batera.

Bi kolpetara datozen lerroek egitura estetiko berezia ematen diote lanari, eta binariotasunak badu jarraipena hizkien beltza eta orrialdeen zuriaren arteko talka horretan ere. Zuri-beltzean dator Alain urrutiak egindako azala ere: baso bat ageri da bertan, baso itxia, baina basoan barrena ageri da bidezidor bat ere. Askapenerako bide bat, gonbite bat. Azalak mamiarekin erabateko konkordantzia du Irazuren esanetan, bide hori, askapenerako gonbidapen hori baita azken batean poesiak proposatzen duena ere.

Jaurlaritza Logoa