Zuzenean

Bigarren Kafea

«Guretzat karamelu bat da horrelako enkarguak jasotzea»

Audio_placeholder

«Guretzat karamelu bat da horrelako enkarguak jasotzea»

Loading player...

 

Azaroaren 29an bete ziren 120 urte ‘Joven Julian’ ontzia hondoratu zenetik. 1888an Orion eraikitako kabotaje ontzia zen eta enbata egun batean Pasaiako portura sartu ahal izateko maniobrak egiten ari zela, Jaizkibelgo itsas labarren inguruan urperatu zen. Eskifaiako hamabi kideek euren burua salbatzea lortu zuten, baina eskifaiaren lagun zen txakurraren berri gehiagorik ez zuten izan.


Urtemuga seinalatu horren karietara jaso zuen ontziko kapitainaren birbilobaren enkargua Iñaki Mezquita Aramburu modelistak. Proposamena jaso zuenean «sekulako poza» hartu zuela azaldu du Mezquitak Bigarren Kafean. «Kabotajean ibiltzen zen ontzia zen. 129 tona garraiatzeko gaitasuna zuen eta Euskal Herritik abiatuta, penintsulari buelta emanez Mediterraneo aldetik salerosgaiak ekartzen zituen, Torreviejako gatza kasu».

Proposamena jaso zuenean, lehenik eta behin ontziaren maketa duina egin ahal izateko behar beste informaziorik ba ote zegoen kontrastatu behar izan zuen Mezquitak. «Enkargua egin zidatenei tarte bat eskatu nien ikerketa hori egiteko eta behin ikusi nuenean lanerako gutxieneko baldintzak bazeudela, aurrera egitea erabaki nuen. Urtebeteko epean gauzatzekotan geratu ginen eta hain justu ere, hondoratzearen 120. urteurrena betetzen zen egunean amaitu nuen, nahita».

Abenduaren 15ean maketaren aurkezpen ekitaldia egingo da 18:00etan Alegiako kultur etxean eta ondoren ontzia familiari entregatuko dio Mezquitak. 

Entzun Iñaki Mezquita Aranbururekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa