Zuzenean

Bigarren Kafea

«Guk eman diogu Joxepa Antoniren pertsonaia horri izaera bat, lizentzia hartu dugu horretarako»

Bertsolaritzaren 10 eszena ezberdin dakartza Ño komiki-liburu berriak. Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek eta Maitane Gartziandia ilustratzaileak elkarlanean sortutako proiektuaren berri ematera etorri dira Durangoko Azokan Bigarren Kafera.

 

Audio_placeholder

«Guk eman diogu Joxepa Antoniren pertsonaia horri izaera bat, lizentzia hartu dugu horretarako»

Loading player...

Gaurko egunez, 1960eko abenduaren 10ean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren III. edizioa ospatu zen Donostian. Oholtzan, orduko 9 bertsolari onenak: Inazio, Manuel, Jon, Juan, Fernando, Mattin, Andres, Jose Joakin eta Juan. Denak gizon izenak.  Duela ia-urtebete, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ospatu zen Nafarroa Arenan. Oholtzan, Maialen, Aitor, Alaia, Amets, Beñat, Joanes, Nerea eta Sustrai. Hiru emakume.

Eta tarteko sei hamarkada horietan, lan asko, malda nekagarriak, esaldi gogorrak… baina baita ahalduntze eta saretze estrategia ugari ere. Eta azkeneko horixe izan da ÑO lanaren ardatza. Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek eta Maitane Gartziandia ilustratzaileak elkarlanean egindako sormen-lan honek emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten du.

Bigarren Kafean izan ziren Eli Pagola eta Maitane Gartziandia, eta bertsolariak aipatu du Joxepa Antoni Aranberri Xenpelar hartu zutela ardatz, nahiz eta ez den protagonista berez: «Liburuan baliatzen den pertsonaia ez da guztiz bera. Guk eman diogu gero izaera bat, lizentzia hartu dugu horretarako». 

2021ean hasitako lana izan da liburua, elkarrekin ikastaro batean hasitakoa eta aste horretan osatu zutena. «Elik eta Mirenek eszena ezberdinak proposatzen zituzten eta horietatik irudiak sortzeko egokienak zirenak hautatu genituen. Gidoiari forma eman eta bi urtez egon gara lanean», azaldu du Gartziandiak. 

 

Hamar egoera islatu nahi izan dituzte liburu honekin, eta horren inguruan gehiago kontatzeko igande eguerdian Bigarren Kafean aritu ziren Eli eta Maitane. 

Jaurlaritza Logoa