Zuzenean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Batman, Avatar eta Dragon Quest gabonetako oporrak berotzera datoz

Abenduko bideojokoen estreinaldiak errepasatu ditugu. Vampire: The Masquerade edo Stalker 2 bezalako lanen berritasunak datoz.

Audio_placeholder

Batman, Avatar eta Dragon Quest gabonetako oporrak berotzera datoz

Loading player...

Urtea amaitzear dago. 2023. urtea benetan oparoa izan da bideojokalarientzat —ez horrenbeste estudioentzat eta garatzaileentzat, kaleratzeen urtea izan baita, zoritxarrez—, eta azken hilabetean estreinatuko diren obrak ezagutzeko unea heldu da. Interesgarrienen zerrenda prestatu dugu abenduko lehen Game Erauntsia saiorako!

Batman Arkham Trilogy bilduma eta Dragon Quest Monsters: The Dark Prince JRPGa iritsi dira Switch kontsolara, hasteko; Avatar filmeetako Na’vi izakiek mundu irekiko abentura itxurosoa jaso dute egungo belaunaldiko gailuetan; Outer Wilds bezalako maisulanak ere badatoz; bukatzeko, urteko bideojokorik onenetakoak, Baldur’s Gate 3k —edo… onenak?—, Xbox-eko bertsioa jasoko du.

PC Gamer agerkarikoek, gainera, PC Gaming Show aurkezpena ekarri digute. Most Wanted azpitituluarekin, etorkizuneko obrarik desiratuenak bildu dituzte; egia esan, ez da bideo handientzako lekurik egon, baina gauza interesgarriren bat edo beste ikusi ahal izan dugu.

Esate baterako, Vampire the Masquerade – Bloodlines 2 zein S.T.A.L.K.E.R. 2: Heart of Chornobyl ikaragarrienen bideo berriak erakutsi dituzte. Horien zain gaudenez, espero duguna laburbiltzeko aprobetxatu dugu saioan.

Grand Theft Auto VIn lehen trailerra laster ikusteko aukera edukiko dugunez —saioa grabatu ostean, alegia—, Rockstar Games sortzen ari den titulu desiratuaren inguruan hausnartu dugu, gainera.

Resident Evil sagaren etorkizuna ere izan dugu hizpide; ez hori bakarrik, Fortnite erraldoiak bosgarren atalean gehitu dituen berritasunak ere aipatu ditugu.

Jaurlaritza Logoa