Zuzenean
Rock progresibo eta metal kutsuak dituen musika egiten dute Muzak taldeko kideek power trio formatuan eta 2023 honen hasieran argitaratutako 'Irabaziak eta Galerak' EPa eta 'Gezur Mila' abestia dira taldearen azken lanak. Nekea nabaritzen hasi garen azokako azken egun honetan, Ahotseneako oholtzan beraien energia dosia zabaldu aurretik gonbidatu ditugu Bigarren Kafera Muzakekoak.
«Benetan betetzen gaituzten abestiak sortzea kosta egiten zaigu, eta sortze prozesu horretan erabaki genuen lau argitaratzea» kontatu digute. Erabaki horren atzean ere badago musika kontsumoak izan duen eraldaketa. «Musikariak egiten duena eta entzuleak eskatzen duena ez da berdina, hortaz konziente izan behar zara» diote taldekideek.
Gaur eskainiko du taldeak kontzertua Ahotsenean, eta kontzertuaz, diskoen luzeeraz eta azken urteetako eraldaketaz ari gara beraiekin. «Kontzertura joan eta ez baduzu argazki bat elkarbanatzen, badirudi ez zarela joan; geldiezina den munstroa sortu dugu»