Zuzenean

Urtzen oinarriaren argazki gaurkotua ‘Esnatzean’ diskoan

Urte asko dira Xabier Camarero eta konpainiak lehen pausoak eman zituztenetik Urtz taldearekin. Pausoz pauso aldatzen joan den taldea izan da, egun, Bizkaian entseatu, sortu eta grabatzeraino. MusikHaria saioan izan da Camarero.

Audio_placeholder

Urtzen oinarriaren argazki gaurkotua ‘Esnatzean’ diskoan

Loading player...
Pozik aurkeztu zuten Bilboko kaleetan Urtz taldekoek beren disko berriena.
Pozik aurkeztu zuten Bilboko kaleetan Urtz taldekoek beren disko berriena. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Metal musika pop mundura ekarri zuen nolabait ere Urtz taldeak 90etako hastapenetan ‘Ekaitzaren garrasia’ eta ‘Hautsa astinduz’ disko dagoeneko mitiko haiekin. Hogeita hamar urte beranduago tinko eusten dio, ordea, Xabier Camarero abeslari eta gitarra-jotzaileak garai hartako ideiari eta soinu gaurkotuagoekin datoz 2023 honetan kaleratu duten ‘Esnatzean’ diskoarekin.

Dena berek egin dute, lehen akordetik azken xehetasuneraino talde barruan osatu dute, «talde barruan dagoen gaztetasuna» baliatuz, Camarerok aipatu duenez. Doinu indartsugoak, hutsik egin ezin duen balada eta barrura begira jartzeko abestiak topatuko ditugu diskoko zazpi abestietan. Tartean, nola ez, Iñaki Lazkanoren hitzak ere bai, «taldearen hasieratik gure ondoan izan denak ezin baitzuen hutsik egin». Gau batean buruan bueltaka zituen hitzak idatzi ditu disko honetarako, ohetik salto batean altxata.

Stand propioarekin daude Durangoko Azokan, izan ere diskoa Maldito Records zigiluaren azpian atera dute okasio honetan. Egunero-egunero eta irribarre goxo batekin hartzen ditu bertaratzen direnak Xabier Camarerok. Musikaren plazako 21. zenbakian daude, eta, ‘Esnatzen’ honez gainera, aurreko diskoak ere eskuratzeko aukerarik izango da bertan.

 

Jaurlaritza Logoa