Zuzenean

Bigarren Kafea

«Idaztea da munduan egoteko nire modua»

‘Itzulerak’ liburua aurkeztu du Durangoko Azokan Miren Agur Meabek, orainaldia eta iraganaren arteko dantza; abentura geografiko eta espirituala; baina finean, bazterretan utzitako beste emakume baten istorioa. 

Audio_placeholder

«Idaztea da munduan egoteko nire modua»

Loading player...

Orainaldiaren eta iraganaren arteko dantza da Miren Agur Meaberen ‘Itzulerak’ liburua. Bazterretan utzutako beste emakume baten istorioa kontatzen duen abentura geografiko eta espirituala. 

«Liburua idazteko asmoa hartu nuenean irakurle gazteak nituen gogoan. Historian zehar bazterrean geratutako lanbide batzuei buruzko hausnarketa eragin nahi nien» azaldu du Meabek Bigarren Kafean. «Gazte baten ikuspegitik historia irakurri nahi nuen gogoeta bat eragiteko. Abentura, fantasia, mitologia eta beste dago eta eta gazteak erakartzeko bidea izan zitekeela otu zitzaidan». 

Laguntzaile ezberdinak izan ditu lanaren osatze prozesuan eta eskertuta dago horrekin. «Luma nik eragin dut baina laguntzaile asko izan dut bidean». Oraingoz jasotako harrerarekin ere pozik agertu da Meabe. «Pozarren nago harrerarekin. Jende asko etorri da sinadura eske, adin guztietakoa eta hori da interesgarriena».

Haizea erabili du gizakiaren bi aldeak islatzeko baliabide modura. «Haizeak ongia eta gaizkia adierazten ditu liburu honetan. Haizearen bidez gizakion bi alde horiek sinbolizatu nahi izan ditut. Denborak ere garrantzia du. Denborarik gabeko denbora batean kokatuta dago istorioa».

Etzun Miren Agur Meaberekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

 

Jaurlaritza Logoa