Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Chill Mafia eta Jon Martin: Lete bidegurutze

Disko berria aurkeztu dute Iruñerrikoek, Leteri buruzko saiakera oiartzuarrak. ‘Gazte arruntaren koplak’ abestiak eman digu bbatzuren eta bestearen jardunak gurutzatzeko.

Audio_placeholder

Chill Mafia eta Jon Martin: Lete bidegurutze

Loading player...
Sara Losúa, Julen Goldarazena eta Jon Martin
Sara Losúa, Julen Goldarazena eta Jon Martin (NAIZ Irratia)

Bigarren diskoa duten arren, ‘Kantu latzenak’ izeneko arrakasten bilduma kaleratu du Chill Mafia kolektibokoek. Aurretik kaleratuta zuten ‘Ezorregatik x Berpizkundea’ diskoko kantuez gainera, bidean euskarri fisikoan kaleratu gabe zituzten beste hainbat ere sartu dituzte Iruñerrikoek disko honetan. Lan berriaren prestaketan ari dira eta ‘Puta Ripagaña’ izeneko kantua da kaleratu duten azkena. Dena dela, ‘Gazte arruntaren koplak’ izan zen haien mugarrietako bat, eta, gaurkoan parean egokitu da, Leteren kantua baita moldatu duten hau.

Leteren eraginaren erakusgarri da moldaketa Jon Martinen iritziz. Eta azpimarratu du, kantua berez ere apurtzailea izan zela bere garaian, korronte dadaistaren erakusgarri aparta dela.
Euskal Herriko Unibertsitatearen argitaletxearekin plazaratu du Jon Martinek ‘Xabier Lete: bertsorik sakonena’ saiakera. Bertan Xabier Leteren bertsogintza azpimarratu nahi izan du idazle eta irakalse oiartzuarrak. Horreatrako baina aztergai izan dit besteak beste Letek bizi izan zuen garaia, nondik edan zuen, entzun zituen bertsoak, egindako irakuketak eta baita gainditu behar izan zituen oztopoak ere.

Jaurlaritza Logoa