Zuzenean

Oihana Azkue

Bizitzaz, naturaz eta tradizioaz azokan

Mari Luz Esteban, Juan Kruz Igerabide eta Jean Mixel Bedaxagar lan berri bana besapan etorri dira Durangoko Azokara. Zebrabidea DA saio berezian izan dira lan hauek aurkezten, eta bide batez Durangoko Azoka nola bizi duten kontatu digute.

Audio_placeholder

Bizitzaz, naturaz eta tradizioaz azokan

Loading player...
Jean Mixel Bedaxagar NAIZ Irratiaren azokako gunean
Jean Mixel Bedaxagar NAIZ Irratiaren azokako gunean (NAIZ Irratia)

‘Haragizko erreformak’ (Pamiela) poesia liburua argitaratu du Mari Luz Esteban antropologo eta idazleak. Haurtzarotik abiatuz, nitasunetik kolektibotasunerako bidaia liriko bat proposatzen du Estebanek. Bere literaturgintzan ohikoak diren gaiak jorratzen ditu bide horretan: genealogiaren pisua, klase borroka edota  femisimoa. Lana nola joan den gorpuztuz azaldu digu, eta hain zuzen ere gure bizitzako gertakari eta testuinguruek gure gorputzen baitanduten eraginaz ere hitz egin digu.

Saiakeraren generotik, baina Juan Kruz Igerabidek ere bere  biografia partikularra dakarkigu ‘Ura saltoka. Natura eta kultura jolasea’ (Alberdania) lanean. Idazleak naturarekin izan duen harremana kontatzen digu bertan, haurtzarako pasarteetatik abiatu eta bere bizitzan zehar izan dituen bizipei tiraka, hainbat autoreren aipuak ere jasoz. Mendizaletasuna, zuhaitzekiko maitasuna edo ekologismoari buruz diardu besteak beste. Naturarekin dugun harremana indartzearen beharraz ohartarazten digu lan honetan Igerabidek.

‘Erresiñula kantari’ (Elkar) diskoa argitaratu du berriz Jean Mixel Bedaxagarrek. Zuberoako kantagintza tradizionala belaunaldi berriei eskura jartzeko ahalegin bat da diskoa. Hain zuzen ere horretaz mintzo zaigu abeslari zuberotarra. Tradizioa gazteenen esku eta batik bat bihotzetara iristearen garrantziaz.

Jaurlaritza Logoa