Zuzenean
Euskaldunok arrakastarekin dugun erlazioaz aritu da Osoro. «Badaukagu zerbait arrakastarekin. Ez dugu hitz hori gure egiten. Iruzurgilearen sindrometik asko daukagu. Liburuan argi geratzen da arrakasta barrukoa eta kanpokoa izan daitekeela. Barrukoa, norbera bere buruarekin eroso egotea. Kanpokoa besteen begiradek zehazten dute».
Liburuan parte hartu dutenekin solasaldi luzeak izan ditu. «Argi utzi nien garrantzitsua zela beraiek zintzotasunetik hitz egitea, proiektua gauzatu ahal izateko». Liburua egiteak suposatu duen bidaia «oso emankorra» izan da Osororentzat. «Material asko neukan eta forma eman behar nion. Niretzat katarsi modukoa izan da liburu hau».
Entzun Jasone Osororekin Bigarren Kafean izan dugun elkarrizketa.