Zuzenean
Arbizun izan ginen abenduan sartzearekin batera Pello Reparazek ZETAK lantzen duen estudioan bertan. Luze eta zabal aritu ginen hizketan, tartean ‘AAZTIYEN’ diskoaren inguruan ere bai. Ordubetez baino gehiagoz aletu genituen disko honen abestiak, ahalik eta sakoneneko gogoetara iristen ere saiatuz.
Abenduaren 6an kaleratu da diskoa, Durangoko Azokak ateak ireki aurretik, eta dagoeneko ilara luzeenak disko hori bera eskuratzeko sortu direla esaten badugu, ez gara fantaseatzen ari. Iluntasuna du diskoak, euskal mitologiak hortik ere bai baitu, eta energia asko ere bai, lamiek bazutelako hori eskaintzeko.
Euskal herriko aitzinako (edo ez) instrumentu batzuk berreskuratu ditu ZETAKek lan honetarako eta, urte berriarekin batera, zuzenekoetan ikusiko dira elementu horiek guztiak. Zuzenekoen aurretik ikus-entzunekoz betetako diskoa osatu dute, abesti bakoitzak bai baitauka bere bideoa ere.
Diskoa entzuteko aukera ez galdu, baina ezta ere goian daukazuen elkarrizketa, Pello Reparazen hitzetan jakingo baituzue abesti bakoitzaren atzean dagoen guztia. Arestian gertatu zena guarkotu dute diskoarekin, tradizioa berrituz. Edo ez. Hori guztia zalantzan jarri baitu ZETAK taldeak bere identitatea garatzeko bidean.