Zuzenean

NAIZ irratia

Aki Kaurismaki, «bere estilo propioa koherenteki mantendu duen zine zuendaria»

Pello Gutierrez Bideokluba saioko zine forentsearekin ‘Lainoak urrutira doaz’ (Kauas pilvet karkaavat, 1996) filmeko eszena bat  aztertu dugu.

Audio_placeholder

Aki Kaurismaki, «bere estilo propioa koherenteki mantendu duen zine zuendaria»

Loading player...
Ilona eta Laur protagonistak, (Lainoak urrutira doaz, Aki Kaurismak (1996)
Ilona eta Laur protagonistak, (Lainoak urrutira doaz, Aki Kaurismak (1996) (Aki Kaurismaki)

Film bereziak dira Aki Kaurismaki zuzendari finlandiarrarenak. Pello Gutierrez zine forentsearen arabera, «bere estilo propioa koherenteki mantendu duen gutxienetakoa da».

Estilo propioa du zuzendariak, eta beti da fidela. Horregatik, fotograma bakarra nahikoa da Kaurismakiren aurrean gaudela ohartzeko. Erabiltzen dituen koloreak eta aktoreen minimalismoa bere lanen zigilu dira. Europa iparraldean kokatzen dira beti istorioak, langile klaseko protagonistak dira beti, eta errodajeak lan talde berarekin egin ohi ditu. «Gehienetan aktore berdinekin egiten dut lan» azaldu du Bideoklube zine forentseak eta oinarri oso sinple batetik abiatzen dira beti, eta beti dute amaiera zoriontsu bat. Horregatik Gutierrezek «komedia triste» bezala definitzen ditu bere filmak.

Hauxe da aztertu dugun eszena. Itsuraz sinplea, baina benetan mamitsua.

Jaurlaritza Logoa