Zuzenean
Perlata 2015. urtean Arrasaten sorturiko musika taldea da. Maialen Oleaga, Ane Garai, Jaione Martinez ta Txerra Bolinagak osatzen dute egun taldea eta KuirPunk aren esparruan kokatzen dute beren musika.
4 disko argitaratu ditu taldeak eta bosgarrenari udaberri honetan heldu nahi diote. Baina Perlata, musika talde abt baino gehiago da: sorkuntza espazio bezala definitzen dira, eta arte espresio ezberdinak jorratzen dituzte.
Horren leluko Arrasateko Amaia Antzokian azaroaren 17an estreinatu zuten dokumentala: 'Punkaren beste aldea'. Jesusi Etxeberriari buruzko dokumentala da. 81 urteko emakume honek, musika akademia bat izan du 55 urtez Arrasaten, bertatik pasa dira hainbat eta hainbat arrasatear gazte eta guztiekin bat egiten jakin du. Besteak beste musikaren esparru guztietara zabaltzen jakin duelako, baita punkera ere. Bai, Jesusuik gustuko du punka, eta eskuek ez diote dardar egiten gitarra elektrikoa hartzerakoan.
Estreinaldiaren ondotik, gaztetxe eta kultur-etxeetan zirkulazioan jarri nahi dute orain dokumentala.