Zuzenean

Bigarren Kafea

EIRE: «Unean uneko naturalidadearekin bilatzen degu kanta batek zerbait berezia edukitzea»

Eire eta Eirek osatzen dute EIRE. Txiki-txikitatik ezagutzen dute elkar Eire Maiak eta Eire Salegik. Eskolan batera ibilitakoak, baita Zumaiako Futbol Taldean ere. Halako batean, kantuak egiten hasi ziren arte, oinarri elektroniko sendo eta hitz sakonekin bidea doinuz janzteko.

 

Audio_placeholder

EIRE: «Unean uneko naturalidadearekin bilatzen degu kanta batek zerbait berezia edukitzea»

Loading player...

‘Zauri bat bistan‘ izeneko EP berrian bildu dute orain arteko jarduna Eire Maiak eta Eire Salegik eta Bigarren Kafera gonbidatu ditugu disko berriaren nondik norakoen inguruan aritzeko.

Bizitza oso bat elkarren ondoan, baina noiz hasi ote ziren musikaren txinparta elkarbanatzen?
«10 urterekin elkartzen ginen jada musikan inguruan, eta naturala izan da geroztik etorri dena, txikitatik asko bizi izan dugu biok barrutik musika». «Lehen oroitzapena zure amonaren ganbaran daukat nik, gogoan dut, badaude dokumentuak baina hobe ez erakutsi».

Hala ere EIRE proiektu edo talde musikala zehazteko unea iritsi zen eta prozesu hori nola bizi zuten galdetu diegu. «Elkartzen ginen, coverrak grabatu, produzkioa landu, baina Dabadaban Merina Gris ikustean esan genuen, guk ere zerbait egin behar dugu, erreferentzi bat ikusi genuen gure estilora hurbildu ahal zana, ze guk beti kanpoan bilatu izan degu dana, eta hori ikusi eta flipatu genuen, guk ere ahal degu egin». Ederra beste talde batek izan dezakeen eragin eraikitzailea.

Estlioaren inguruan ez dute sekula definitu izan nahi, bazekiten rock talde bat izango ez zirela, elektronikarekiko zaletasuna medio, baina hau ere prozesu naturala izan da, beraien estiloa edo sortzearena. «Ez genuen argi hasieran estilo definitu edo sendo bat, inozentziatik gustatzen zitzaigun musikatik tiratzen genuen, elektronika baina pop ukituarekin, perkusioak ere asko begiratzen ditugu».

Produkzioa aldetik lanak ere modu naturalean banatzen dituztela kontatu digute. «Komandotan ni egoten naiz (Eiresa) eta aginduak ematen bera (Eirema), produkzioan azken finean biok gaude, letrak berak idazten ditu. Horren gainean melodia bat ere sortu dezakegu, batzutan modu batean bestetan beste modu batean, baina konexio handia daukagu, badakigu zer nahi dugun eta zer ez».

Abiapuntuak abiapuntua, prozesua ere anitza izeten da abestiak egiterako orduan.«Kostatzen zaigu instrumentu bat abiapuntu bezala erabili eta hori gero elektrikora pasatzea, hain barneratu dakagu norbalean produkziotik beretik abiatzen garela”. «Normalean guri estrukturak ez digu asko ardura, buelta bat edo bi, unean uneko naturalidadearekin bilatzen degu kanta batek zerbait berezia edukitzea».

Diskoa atera da eta bidean eduki duten lasaitasunarekin hartu dute kaleratzea. «Ez degu momentuarekin asko fantaseatu, nahiko lasaia izan da, ikustea hainbeste ordu eskaini dizkiozun horren gauzatzea eta denak osotasun bat duela, oso harro sentiarazten zaitu, gu harro gaude kantu hauetaz». Hala ere bestaldea garrantzitsua izaten da eta jendearen harrera positiboa bada gainbalio bat. «Inguruko jendeak ere elkarbanatu du, ez geunden horren zai, gu oso harro geunden, eta harrera eder hori plus bat da».

Jaurlaritza Logoa