Zuzenean

Hegoi Belategi

«Kasu askotan ez da Mileiren aldeko bozka izan, baizik eta krisi ekonomikotik ateratzekoa»

24 orduko dolua burututa, egoera onartu eta iraultzeko prest da Markos Tedin-Uriburu argentinarra, «ezin dugu atzera pausurik eman». Egoerari azalpen bat emateko asmoz, «gorrotoarekin» ez, «itxaropenarekin» bozkatu dela pentsatu nahi du Berrian lan egiten duen kazetari argentinarrak.

Audio_placeholder

«Kasu askotan ez da Mileiren aldeko bozka izan, baizik eta krisi ekonomikotik ateratzekoa»

Loading player...
Atsekabeaz eta nekeaz baliatu da Javier Milei milioi herritarren babesa lortzeko.
Atsekabeaz eta nekeaz baliatu da Javier Milei milioi herritarren babesa lortzeko. (JUAN MABROMATA | AFP)

Munduaren zati handi bat harrituta (edo izututa zuzenean) gelditu zen Javier Milei muturreko kapitalistaren garaipenaren berri izatean Argentinako hauteskundeetan. Gakoak hobeto ulertzen dira, bertako egoera lehen eskutik ezagutzen duen norbaitekin hitz egin ostean. «Kasu askotan ez da Mileiren aldeko bozka izan, baizik eta krisi ekonomikotik ateratzekoa», azaldu dio Mundu Bat Herriri Berrian lan egiten duen Markos Tedin-Uriburuk. Buenos Airesen jaioa eta hazia, Bilbon da gaur egun Tedin-Uriburu eta kazetaritza du ogibide. Profil paregabea beraz argentinarren erabakiaren atzean egon litekeena ulertzeko.

Aurrera eramateko ia ezinezkoa izango den programa ultraliberal batek, ideologia kontserbadoreak, bizitza pribatu xelebreak eta aurkariarekiko irainek gorpuzten dute Javier Milei eta honek ordezkatzen duen pertsonaia; eta hala ere 11 milioi bototik gora lortu zituen Sergio Massa ofizialistaren aurkako balotajean (hauteskundeen bigarren itzulian).

Mileiren alde ez duela bozkatu argi utziz, presidente berriaren aldeko botoa eman duten herrikideen azalean jarri nahi izan du bere burua kazetariak. Ez da hainbeste politika, baizik eta ekonomia, Tedin-Uriburuk dionez, «ez dut pentsatu nahi Argentina herrialde faxista denik. Pentsatu nahi dut jendea nekatuta dagoela eta ulertzen dut, argentinarra naizelako eta ikusi dut Argentinako egoera». Beste modu batera esanda, zeharo kontraesankorra dirudien arren, «gorrotoarekin» baino «itxaroponerakin» bozkatu dute Mileiren aldekoek; inoiz amaitzen ez den krisi ekonomikoaren amaieraren itxaropenarekin.

Nahiko berandu hasi zen arren, bost urte nahikoak izan ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak etxeko gazteak euskara menperatzeko. Euskal etxeetan «politika ez da lehentasuna», Tedin-Uribururen esanetan, baina dio Buenos Airesen denetarik dagoela. Bere ingurukoek Mileiren aurka egin dutela uste du, baina era berean badirela kutsu eskuindar nabarmena dutena, izenik aipatu ez badu ere.

Jaurlaritza Logoa