Zuzenean

Bigarren Kafea

«Gizarte hipersexualizatu batean bizi gara»

«Autoestimua oso funtsezkoa da sexu harreman osasuntsuak izateko» esan digu Idoia Sanchez Garcia erizainak. Autoestimuaz eta horrek sexu-grinean duen eraginaz aritu gara Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

«Gizarte hipersexualizatu batean bizi gara»

Loading player...
Idoia Xarma Bigarren Kafean
Idoia Xarma Bigarren Kafean (Bigarren Kafea)

«Errua, antsietatea, lotsa edo frustrazioa» eragin dezake sexu desira baxua dugula sentitzeak. Baina zer da desio maila baxua edukitzea? Idoia Sanchez Garcia erizainak zalantzak argitu dizkigu Bigarren Kafean. 

«Ez bagara gogoratzen noiz izan zen geure burua masturbatu genuen azken eguna edo bikoteak sexualki harremantzea proposatu eta horrek deseroso sentiarazten bagaitu» zerrenda luze bateko adierazleak izan daitezke. Horiek identifikatzea garrantzitsua da, baina gomendio nagusi bat eman digu Idoiak: «norbere burua errespetatu eta ez behartu». Izan ere, «gizarte hipersexualizatu batean bizi gara eta presio horrek ezinegona areagotzen du» dio erizainak. 

Autoestimuaren garrantziaz ere aritu gara; «sexualki erakargarri sentitzeak sexuarekiko gogobetetzean laguntzen du». 

Luze eta zabal aritu gara gaiaren inguruan Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa