Zuzenean

Bigarren Kafea

«Emakume laborarien errealitatea hobeki ezagutzeko aukera izango dugu»

Azaroaren 10etik 12ra ospatuko dute Lurramaren edizio berria, Miarritzeko Irati aretoan. Aurtengo leloa 'Emazte laborariak argitan' izango da.

Audio_placeholder

«Emakume laborarien errealitatea hobeki ezagutzeko aukera izango dugu»

Loading player...
Lurramaren 2022ko edizioaren uneetako bat.
Lurramaren 2022ko edizioaren uneetako bat. (Guillaume Faveau)

28. ekitaldia izango du aurtengoa Lurramak. Euskal Herriko Laborantza Ganberak sortu zuen ekimen hau laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko eta beste urte betez, eskaintza zabal bezain anitza prestatu dute, azaroaren 10etik 12ra Miarritzeko Irati aretoan.

«Paperean dena prest da, aretoan gauzatu behar orain...» esan digu  Lurramako antolakuntza taldeko kide den Iñaki Berhokoirigoinek. Ohi bezala tailerrak, mintzaldiak, etxaldeko lanak eta beste jarduera ezberdin ugari eskainiko dira baina aisialdi zein festarako tartea ere izango dute bertaratzen direnek. «Laguntzaile guztiak, sukaldariak, teknikariak, musikariak… denen parte hartzea zerrendatzen bada, 1.000ra gerturatzen gara» kontatu digute. 

'Emazte laborariak argitan' du lelo nagusia aurtengo Lurramak. Laborantzan ari diren emazteak omenduko dira eta hori gauzatzeko proposamen ugariz osaturiko egitaraua atondu dute. «Urtero saiatzen gara tematika baten inguruan estrukturatzen, aurten emazte laborarien gaia hautatu dugu; mundu mailan badago emakumeen mugimendu indartsu bat, eta horren inguruan josi dugu ekitaldia, emakume laborariak argitara ekartzeko».

Jaurlaritza Logoa