Zuzenean

NAIZ irratia

Mila Modu, S.A.D eta Zatibi taldeak gehituko dira 'Beste Bat' saioetan

S.A.D, Zatibi eta Mila Modu taldeek hartuko dute lekukoa azaroko 'Beste Bat' saioetan. Ohi bezala, Ihana Iriondo eta Xabier Crehuetekin osatuko da boskotea.

Azaroko Beste Bat saioan parte hartuko duten musikariak
Azaroko Beste Bat saioan parte hartuko duten musikariak (NAIZ irratia)

Azaroan ere Euskal Herriko banden musika erreferentziak ezagutzen jarraituko dugu  'Beste Bat' saioen bidez. Azaroko lekukoa hartu dute S.A.D, Zatibi eta Mila Modu taldeek. Ihana Iriondo eta Xabier Crehuete musikari egoiliarrek ere jarraituko dute 'Beste Bat' egiten. Ostiralean (18:00etan) eta larunbatetan (16:00etan) hurrenez hurren.

Mila Modu taldea, Xabier Yaniz oñatiarra buru duen proiektua da. Hor Konpon! 90etako taldearen oinordekoa da, eta, 2020an eta 2022an disko bana atera ostean, azaroa bukaeran etorriko da estudioko beren hirugarren lana. Yanizen aukeraketa, azaroko igandeetan, arratsaldeko 16:00etan izanen da.


Zatibi Mikel Iraetaren proiektu pertsonala da. Musikari azkoitiarra egun Iruñean bizi da eta post-rock eta folk mundutik elektronikarako pausua eman du ODD atera berri duen diskoarekin. Elektronika fina jorratzen du eta bere hautaketa ere ziur hortik doala. Azaroko larunbatetan, iluntzeko 22:00etan egingo du saioa Iraetak.

 

S.A.D. banda, Leioakoa da, Systems Are Dangerous bezala aurkezten ziren baina Sistemak Arriskutsuak dira bezala ezagutzen ditugu orain. Diskoa aterako dute 2023ko udazken honetan, ikusiko dugu Beste Bat saioetan zerbait berririk emango diguten edo ez, baina behintzat eraginak argi erakutsiko dituzte. Azaroko igandeetan, gaueko 22:00etan egingo dute 'Beste Bat'.

Jaurlaritza Logoa