Zuzenean

Bigarren Kafea

«Agotzenea jasangarritasuna eta iraunkortasuna erdigunean dituen proiektua da»

2017n Zubiriko bi gazteren buruan sortu zen Agotzenea proiektua. Landa eremuan bizi eta bertan lan egitea zuten amets eta jasangarritasuna dibulgatzea, jendearentzat inspirazio iturri izatea eta erreferentziazkoa izango zen leku bat eskaintzea zituzten jomuga.

Audio_placeholder

«Agotzenea jasangarritasuna eta iraunkortasuna erdigunean dituen proiektua da»

Loading player...
Agotzeneako egongela
Agotzeneako egongela (Facebook: Agotzenea)

Urtzi Arrieta Puñal da bi gazte horietako bat eta hastapenak nolakoak izan ziren kontatu digu Bigarren Kafean. «Baratza txiki batekin eta oilo batzuekin hasi ginen autogestioan eta hori baliatuz, eraikuntzan aplikatu genitzakeen material naturalak ezagutzen joan ginen».

Gauza berriak ezagutzen eta ikasten ari ziren eta horretan sakontzeko hautua egin zuten. Bioeraikuntza kasu. «Espainiar estatuan zeuden hainbat formakuntzetara joan ginen eta hor ikusi genuen oso gustuko genuela eta aukera ona zela gure etxebizitza beharrak asetzeko. Baina baita aldi berean gure ingurunea zaintzeko eta bertan eragiten dugun inpaktua gutxitzeko modua ere bazen».

Agotzenea jasangarritasuna eta iraunkortasuna erdigunean dituen proiektua da baina ez da hori soilik. «Esperientzia bibentzialak sortzeko erreferentziazko zentro bat egin dugu». Ekohezkuntzarekin zerikusia duten formakuntzak eskaintzen dituzte eta ingurune natural batean kokatzen den egoitza ere alokatzen dute. Horrez gain, bioeraikuntzarekin lotura duten aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dute.

Entzun Urtzi Arrieta Puñalekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa