Zuzenean

Eli Pagola

Guggenheim Urdaibai, interes pribatuaren mesedetan

Datorren larunbatean, urriaren 28an, manifestazioa deitu du Guggenheim Urdaibai Stop plataformak, eskuadean eraiki nahi den egituraren eta sustatzen duen ereduaren aurka.

Audio_placeholder

Guggenheim Urdaibai, interes pribatuaren mesedetan

Loading player...
urdaibai
urdaibai (hamaika)

Euskal Herrian 1991n hasi zen Guggenheim zelakoaren oihartzuna zabaltzen, orduan ekin baitzioten halako museo bat Euskal Autonomia Erkidegoan ekiteko proiektuari. Bilbon kokatu zen, Ibaizabal ibaiaren alboan eta arkitektu arduradun Frank Gehry estatubatuarra izan zen. Hala, 1997an zabaldu zituen ateak, urriaren 19an. Beste hiri batzuetan ere baditu Guggenheim fundazioak zenbait museo eta horietako bat Bilbon kokatzea nolatan erabaki zen ulertzeko, testuinguru pixka bat komeni da: Bilboko portuak garrantzi handia izan du lurraldearen garapenean, inguruko labe garaietatik ekarritako mea bertan itsasoratzen zelako. Hala, Europarekin kontaktua egin zuen hiria izan da Bilbo eta, horrek, eragin nabarmena izan du hirian. 80. eko hamarkadan abiatutako hiriaren erreformatzeak, Ibaizabalen errestauratzeak, eta Euskalduna ontziolaren itxierak, «Bilbo efektua» eragin zuen eta garai bateko industriagunea turismora bideratu zen. Norabide horretan izan zuen leku Guggenheim Bilbao museoak, leku ez ezik, prozesu horren ikur eta harribitxi bilakatu zen.

Arrakastarekin batera, proiektuaren hasiera-hasierakoak dira proiektuaren zeharlerroen gaineko errezeloak ere. Kultur Kezka plataforma eratu zuten berrehun euskal artista eta abeslarik baino gehiagok proiektuaren hastapenetan. Besteak beste, museoak «kultura globalizatzailearen alde» egiten duen bultzada eta «euskal kulturaren ikusezintasuna» salatu zituzten. Plataformaren esaneta, Guggenheimek ez du balio euskal artea munduratzeko, AEBen sukurtsal bat besterik ez baita.

Bilboko titaniozko eraikinaren buetalko zurrunbiloa aspaldi apal xamar sumatzen da. Kontrara, Busturian sortu da proiektu eta polemika berria. Tira, berri-berria ere ez. 2008an Guggenheim Urdaibai egiteko asmoa aurkeztu zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko orduko ahaldun nagusiak. Proiektua guztiz zehaztu gabe egon bada ere, bultzatzaileen aldarrietako bat izan da artea eta natura uztartuko dituela. Bada, joan dira proiektuaren gaineko xehetasunak argitzen, esaterako, museoak bi gune izango dituela: bata, Gernika-Lumon, Dalia lantegi zaharraren orubean; bestea, Muruetako ontziolan. Bi guneak elkartzeko bide berdearen proiektua ere hor dago.

Eta proiektua badoa aurrera, Espainiako Gobernuak 40 milioi euroko diru laguntza emango du, Urdaibaiko estuarioan «garapen iraunkorreko jarduera bereziak bultzatzeko»ekintzetarako. Ekintza horien artean dago biosfera erreserban Guggenheim museoa egitea. Foru Aldundiak jakinarazi duenez, akordioaren helburua da «Urdaibaiko biosfera erreserba naturalaren inguruko natur balioak indartzea, eta, antzinako industria kokalekuen ordez, ingurumena errespetatzen duten eta ingurumena integratzen duten guneak ezartzea».

Horrez gain, Bizkaiko diputazioaren arabera, «ingurumen jarduerak Urdaibaiko Guggenheim museoaren hedapenaren funtsezko parte dira, eta, besteak beste, ekarriko dute 63.570 metro koadrotik gorako lurzorua deskontaminatzea, Muruetako itsasadarraren fluxu naturala lehengoratzea eta espazioak birnaturalizatzea».

Ari da bidea egiten, ez ogi-mamitan, ordea. Hainbat talde herritar eta ekologista mobilizatu zan dira gune naturala txikitzearen eta eskualdea turismora saltzearen aurka. Ekintza horien artean bat esate aldera, Zain Dezagun Urdaibai Busturialdeko garapen eusgarrirako auzo elkarteak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-i Urdaibaiko egitasmoan atzera egiteko eskatu izan dio. 2023ko ekainean, bestalde, Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimendua aurkeztu zuten proiektuak eduki dezakeen inpaktu kaltegarriez kezkatuta dauden Busturialdeko hainbat taldez osatuta. Gardentasun eta informazio faltaz kexa, eztabaida publikoa aldarrikatu zuen eta taldeak proiektuaren inguruko aurkitzen duen informazio guztia publiko egingo duela ziurtatu zuen. Informazio faltaren eta denetariko irregulartasunen aurrean, helegiteak aurkeztu dituztela plazaratu izan dute herri mugimenduko kideek, baina atzera bota omen dizkiete. Beren eskaerek noranzko argia dute: «Hausnarketa bide kolektibo bati heltzea, ingurunea eta pertsonak lehen lerrora ekarriz».

Bistan da sustatzaileak eta herri mugimenduak elkarrengandik urrun xamar dabiltzala eta agerikoa dela bultzada ekonomikoaren eta txikizio ekologikoaren arteko talka. Herri planaformak adierazi du Busturialdeak plangintza eta inbertsioa behar dituela baina urte luzez eskualdea «guztiz ahaztuta» izan duten erakundeek «ondorio kaltegarriak izango dituen proiektua inposatu» nahi dutela, etekin ekonomikoak buruan. Salatu dute, Bilbokoaren eredua Urdaibaira eramanez, instituzioek eta politikariek aldaketaren ikur bihurtu nahi dutela Guggenheim Urdaibai proiektua, berarekin batera ekarriko dituen eragin negatibo ugariei erreparatu gabe.

Plataformako azpimarratu dituen gakoen artean daude:

● Proiektuak ez ditu betetzen Urdaibaiko Biosfera Erreserba babesten duten lege
ugariak. Are gehiago, lege horiek aldatu egin nahi dituzte, nahiz eta agerikoa izan krisi ekologiko larri batean murgilduta gaudela.


● Muruetako museoa Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatu nahi dute eta horretarako, Astilleroek urte luzez beren jardunarekin kutsatutako ingurunea—legearen arabera haiek konpondu behar luketena— diru publikoarekin garbitu nahi dute (prebarikazio-delitua barne). Gainera, proiektu horrek eragin negatibo
nabarmena izango du inguruko faunan eta floran.


● Herriaren ondare historiko eta naturala nabarmenki erabili eta eraldatu nahi dute
interes pribatuen mesedetan.


● Lehen eta bigarren sektoreen egoera kezkagarria zaindu ez eta, inbertsio osoa turismoaren sektorera bideratu nahi dute, aipatu ere egin gabe horrek izan ditzaken ondorio negatiboak: etxebizitzen prezioak igotzea, lana prekarizatzea, euskararen kale-erabilera gutxitzea, gentrifikazioa, uraren gehiegizko erabilera (eskualdean urarekin duten arazoa ezaguna da, 2022ko udako gertakaria horren adierazle) eta
abar.


● Bertako kultura eta euskara babestea lehenetsi beharra adierazi du plataformak.
Proiektu honek aurrera egiten badu, ez da dirurik bideratuko eskualdeko sortzaileengana. Gainera, turisten etorrera masiboak kalte izugarria eragin diezaioke euskararen erabilerari.

Puntu zehatzez gain, plataformak adierazi du herritarrek aukera izan behar dutela nolako
eskualdea nahi duten eztabaidatu eta hausnartzeko, eta, horretarako, ezinbestekoa da prozesu partizipatibo eta ireki bat abiatzea.


Era guztietako arrazoiak elkartuta, beraz, herri mugimenduak zehaztu du hurrengo pausua: manifestazioa. Urriaren 28an Guggenheim Urdaibai Stop lelopean Gernikan izango da manifestazioa arratsaldeko 18:00tan eta deialdi hedatzen ari dira proiektuaren aurka ahalik eta babes zabalena lortu nahian. Proiektu txikitzaile, kapitalaren intereseko eta herritarren

Jaurlaritza Logoa