Zuzenean

Bigarren Kafea

«Ama bat hiltzen denean familia egitura bat hausten da»

Haurdunaldien edertasuna ikusten dugun gizarte honetan, ez dira ezagunak gerta daitezkeen zorigaitzeko heriotzak, eta errealitate horiek ekartzera etorri da gaur gurera Eider Otxoa terapeuta.

Audio_placeholder

«Ama bat hiltzen denean familia egitura bat hausten da»

Loading player...
Eider Otxoa doluterapeuta Aretxabaletako kontsultan.
Eider Otxoa doluterapeuta Aretxabaletako kontsultan. (Raul BOGAJO | FOKU)

Haurdunaldien edertasunaz hitz egitea helburu duten sare sozialetako kontu asko zabaldu izan dira azken urteetan. Lantzen dutena alaitasunetik egin ohi dute, alde ederra erakutsiz eta gauza batzuk ezkutuan utziz. Haurdunaldien inguruan, gizartean badira hainbat gai lantzen ez direnak, gehiengoan beldurragatik eta sareetan interesa ez dagoela uste delako. Horiek izan daitezke biolentzia obstetrikoa, haurraren heriotza edota amarena. 

Gai zailak dira lantzeko, zailak familiarentzat, medikuentzat eta baita gizartearentzat orokorrean ere. Eider Otxoa doluan aditua den terapeutak azaldu du isildutako gaia dela gizartean eta bizipena gertu dutenek gutxitan jakiten dutela nora jo. «Ama bat hiltzen denean familia egitura bat hausten da, eta espero baino jende gehiagok igaro behar dute dolu hori», kontatu du Otxoak. 

Azaldu du kasu horietan garrantzitsua dela alargun gelditu den bikotea sustengatzea, eta horretarako ingurukoen laguntza beharrezkoa denez, terapietan ere lantzen dutela hori. «Ingurukoa izanez gero, behar duenean laguntzeko prest agertzea, edota terapian landutakoa berekin partekatu nahiko zenukeela adieraztea garrantzitsua da». Erditzerakoan edo erditu ostean amaren heriotzak dakarrena honen inguruan landu beharrekoak ekarri dizkigu Eider Otxoak Bigarren Kafera. 

Jaurlaritza Logoa