Zuzenean

Bigarren Kafea

Kilometroak; errio lasaiaren inguruan, marea biziak

Urteroko Ikastolen zita da Kilometroak jaialdia, eta atzo Orereta-Errenterian ospatu zen. Milaka pertsona bertaratu ziren, eta beste milakak egindako lanaren ondorioz egun pozgarria izan zen. Bigarren Kafean bildu ditugu hainbat esperientzia. 

Audio_placeholder

Kilometroak; errio lasaiaren inguruan, marea biziak

Loading player...
Ereintza Dantza Taldea 2023ko Kilometroetako uneetako batean.
Ereintza Dantza Taldea 2023ko Kilometroetako uneetako batean. (June Romatet)

Errioaren magaleko faktoria, uraren gazi-gozoak, gorabeherek eta zubiek josten duten komunitatea da Erriola. Hitz horrek ondo deskriba dezake Orereta Errenteria herria bera: urtetan, faktoriaz osatutako herria, eta errioak, ibaiak, erdi erditik gurutzatzen duena. 47. kilometroak jaiaren lelo bihurtu zen duela ia urte bete, eta atzo errioa lasai bazegoen ere, inguruan marea biziak izan ziren. 

Eguraldia lagun izan zen atzoko festan, eta milaka lagunek egin zuten bidaia Orereta Errenteriara. Kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, puzgarriak eta beste milaka eskaintza antolatu zituzten Ikastolako kideek. Antolatzaileak, langileak eta 1200 bolondresek egin zuten posible atzoko eguna. 

Atzo gertatutakoaren berri eman dugu gaur Bigarren Kafean. Musikarien hitzak eta esperientziak bildu ditugu. Itziar Navarro ikastolako lehendakariaren eta Naroa Perez koordinatzaileak ere haien bizipenaz hitz egin digute, antolakuntzak zer ekarri dien, eta hurrengo pausuak zein izango diren kontatu dute. 

 

Irriak, beroa eta euskara izan ziren atzo Erriolan nagusi. Milaka pertsona, mila esperientzia eta horiek bateratu ditugu gaurko Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa