Zuzenean

Bigarren Kafea

«Zirkua magia da»

Arte eszenikoekiko maitasuna txikitatik izanik, erronkaz erronka dabil Lander Briones. Gure zirkuan bere pieza egiteaz gaibm urtebeteren ondoren ZirkuSS proiektua argia hartzen ari da, eta abenduaren 1ean izango dute estreinaldia.

Audio_placeholder

«Zirkua magia da»

Loading player...

Lander Brionesek txikitatik izan du gustuko dantzan aritzea, eta bere oroitzapen batzuk partekatu ditu gurekin; «txikitan gurasoen lagunekin edo amarekin dantzan aritzen nintzen etxean denbora guztian». Amaren lagun min bat du gogoan eta berak irakasten zizkiola hainbat dantza motako lehen pausuak. 

Bihotza dantza eta musikalei lotuta izanik, erizaintza ikasi zuen, eta 8 urtez aritu da Donostiako ospitalean eta bertan ere gustura aritu izan da. «Txikitatik erakusten digute ikasi egin behar dugula, ikasketa unibertistarioak egin behar ditugula, baina nere bihotzak esaten zidan alde artistikoa zela bidea». Ospitalean lanean ari zela bertako bizipenek mezu bat bidali zioten «konturatu nintzen denbora pasatzen ari zela; uste dugu denbora infinitoa dela, baina ospitalean ikusten duzu ezetz». Hor erabaki zuen Madrilera antzerki musikala ikastera joatea eta bertan ezagutu zuen zirkua. 

Zirkuak asko ematen dio Landerri, «zirkuan murgiltzen zarenean, magia sentitzen duzu; sartu eta dena desagertzen da». Hainbat artista trebatzen aritu izan da eta egun 2021etik Gure Zirkuan dabil bere ikuskizunak eskainiz. Azken emanaldian Izaroren Errefuxiatuena musika erabiltzeaz oso pozik dago, piezari oso ondo doakiola dio «musikariek lan asko egin dute, bertsio instrumental berezia geratu da, aereoak egiteko oso aproposa».

Bere erronka bat ere abian jarri du, ZirkuSS. Hainbat behar elkartu dira egitasmo ausart honetan «mundu mailan badaude zirku garaikide konpainia asko, sare industrial mundiala badago eta Euskadin aldiz oso gutxi» dio Landerrek. «Zergatik ez hemen? konpainia garaikidea, zirkua, dantza eta antzezlana uztartzen duena eta zirkuaren idea aldatuko duena».

Horrela, urriaren 2an 9 artista sormen prozesuan murgilduko dira, non «arte eszenikoak eta arte plastikoak nahastu» nahi dituzten. Abenduaren 1ean ikusiko du argia Donostiako Gazteszenan eta ordurarte prozesua ezagutzeko aukera ere emango digute. 

Jaurlaritza Logoa