Zuzenean

«Umorea ez da genero bat bakarrik, baizik eta bizitzari begiratzeko modu bat»

Gaur zinemaldian EITB Galan aurre-estreinatuko den ' Itxaso' telesailean parte hartu du Jon Plazaolak eta antzokiz antzoki dabil 'Tun tun Platz!' bakarrizketarekin. Paraleloan saioan, ordea azken laneri ez ezik, bere ibilbideari errepasoa egin diogu aktore, umoregile eta gidoilaria lagun.

Audio_placeholder

«Umorea ez da genero bat bakarrik, baizik eta bizitzari begiratzeko modu bat»

Loading player...
Jon Plazaola
Jon Plazaola (Gorka Rubio | FOKU)

Jaso zezakeen oinordekotzarik onena jaso du Jon Plazaolak, Aitite Juanen begirada, urteetan aurrera joan ahala ere distirarik galdu ez zuena, eta dizdirarekin batera bizitzari begiratzeko modu bat: umorea, Plazaolarentzat ez baita genero huts bat, bizitzeko modu bat, mundu-ikuskera bat baizik.

Eta begietako distira hori galdu gabe, pareko ibilbide profesionala darama urretxuar aktore, umoregile eta gidoigileak: 20 urte baino gehiago daramatza, oholtza gainean, pantaila txikian, nahiz handian, gidoiak idatziz nahiz ikasiz. Berdin Euskal Herrian nahiz kanpoan, egiten duen guztian duen onena emanez.

Paraleloan, hastapenetatik gaurdainoko  egunak ekarri ditugu gogora, ikasle garaietatik hasi eta lehenengo urratsak, telebistan eta Stand up-ak  (garaian euskaraz bakarrenetarikoak) eginez, tartean zer ez du egin Jon Plazaolak? Hemen eta han telesailak, filmak, umore saioak, antzezlanak...

Eta horretan dabil orain ere, geratu gabe: asteazken honetan, zinemaldiaren baitan egingo den EITB galan aurre-estreinatuko den 'Itxaso' telesaileko protagonistetariko bat izan da. Luxu bat, telebista publikoak euskarazko fikzioari eskaintzen dion tartea kontutan hartuta. Eta antzokiz antzoki dabil 'Tun Tun Platz!', bere azken bakarrizketarekin Euskal Herrian Stand up-ek bizi duten loraldiaz gozatuz. Hemen eta hemengoentzat pentsatutako lana, bizitzako momentu honetan hemen, etxetik gertu egoteko beharra sentitu duelako.

Guzti hau eta gehiago, begiko distira galdu gabe, are gehiago, oharkabean beharbada baina, bere begiradaz bizitzara begiratzera gonbidatuz, eta ohartu gara, bere argi-itzalekin, bizitzak umorez begiratuz gero beste distira bat duela.

Jaurlaritza Logoa