Zuzenean

Bigarren Kafea

«Emakume zinemagile gehiago daude baina aurrekontu askoz txikiagoarekin ari dira lanean»

Emakume zinegileek egindako lanaren aitortza da 'Arnasa betean' dokumentala. Atzo aurkeztu zuren Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiak euren lana Euskal Zinemaren galan, Donostiako Zinemaldiaren baitan.

Audio_placeholder

«Emakume zinemagile gehiago daude baina aurrekontu askoz txikiagoarekin ari dira lanean»

Loading player...
'Arnasa betean', euskal zinemagintzako emakumeen errelatoa
'Arnasa betean', euskal zinemagintzako emakumeen errelatoa (Hamaika Telebista)

Maria Elorza eta Maider Oleagak diote itsasoaren erdian txiki sentitzen direla, Arantxa Etxebarriak dio itsasoa etorkizuna dela, Mireia Gabilondok askatasuna dela, eta Alauda Ruiz de Azuak etxera buelta dela. 

Horrela hasten da 'Arnasa betean' dokumentala, Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak elkarlanean sortu dutena. 1987an ezagutu zuten elkar, 'Ikusmira' saioa egiten zutela. «Lehen lana zinemaldian izan zen eta han ezagutu genuen elkar, harrezkero kointzidentzia asko izan ditugu. Lagunak eta feministak gara eta proiektu honekin aurrera egin dugu» kontatu digute. 

Atzo estreinatu zuten lana, Euskal Zinemaren Galan. «Harrera izugarria izan zen, ikusleek emozioa helarazi ziguten. Emakumeen zein gizonek, baina apur bat gehiago emakumeek» esan digu Zufiak. «Eskerrak eman zizkigun jende askok, pelikula beharrezkoa zela esanez».

Leire Apellaniz, Maddi Barber, Ana Diez, Arantxa Etxebarria, Maria Elorza, Iratxe Fresneda, Mireia Gabilondo, Isabel Herguera, Lara Izagirre, Marina Lameiro, Ana Murugarren, Maider Oleaga, Izibene Oñederra, Maite Ruiz de Austri, Alauda Ruiz de Azua, Arantza Santesteban, Helena Taberna, Esti Urresola eta Bego Vicario elkarrizketatu dituzte dokumentala osatzeko. «Deitu orduko ideia oso ona iruditu zitzaien eta proiektuari oso harrera ona egin zioten. Oso giro onean egin dira elkarrizketak, guztiak erantzuteko prest, laguntzeko prest, aholkuak ematen».

Luze eta zabal aritu gara Gaztelumendi eta Zufiarekin Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa