Zuzenean

NAIZ irratia

«Legegintzaldi honetan independentistok inoiz baino determinanteagoak gara»

Antzua izango da Mertxe Aizpuruaren (EH Bildu) ustez gaurko Feijóoren inbestidura saioa. Haren ustetan eskuina gutxiengoan dagoela ikusteko balioko du. Aizpuruak azaldu du independentisten posizioa Madrilen ona dela, eta aukera-leihoa baliatu behar dela, lurraldetasunaren afera erdigunean jartzeko.

Audio_placeholder

«Legegintzaldi honetan independentistok inoiz baino determinanteagoak gara»

Loading player...
Mertxe Aizpurua EH Bilduko eleduna Espainiako Kongresuan
Mertxe Aizpurua EH Bilduko eleduna Espainiako Kongresuan (Jagoba Manterola | FOKU)

Alberto Nuñez Feijoo, PP-ko presidentegaiaren inbestidura saioa astearte honetan abiatu da Kongresuan. Ezuste handirik ezean, tramite eta eszenaratze hutsa izango da, gau-gaurkoz ez baitu nahikoa babesik lortu presidente izateko. Inbestidura saioaren atarian, Mertxe Aizpurua, EH Bilduko diputatuaren esanetan «Feijooren inbestidura saioa antzua izango da» eta «eskuina gutxiengoan dagoela ikusarazteko balio izango du».

Legegintzaldi berri honetan testuingurua bestelakoa izaten ari da. Izan ere, Aizpuruak nabarmendu bezalaxe «alderdi independentistak inoiz baino erabakigarriagoak izaten ari dira» eta hortaz «aurrean dugun aukera historikoa baliatzeko beharra» azpimarratu du.

Aurreikusi daitekeen moduan Feijooren inbestidura saioak porrot egin ezkero bigarren fase bat irekiko da non Pedro Sanchez, Espainiako presidente izaten jarraitzeko aukera zabalduko den; ezinbestean alderdi independentisten babesa behar duelarik. Egoera horretan, negoziazio prozesuan Aizpuruak «lurraldetasunaren auziaren eztabaida irekitzea» beharrezkotzat jo du.

EH Bilduk, hauteskunde errepikapenaren eszenatokia «ez du erabat baztertzen», baina Aizpuruaren hitzetan «arrisku handia suposatuko luke» hori horrela izatea.

Jaurlaritza Logoa