Zuzenean

NAIZ irratia

Euskararen Errepublika eta etorkizuneko erronkak ardatz euskaltzale independentisten topagunean

Urriaren 7 eta 8an euskaltzale independentisten topagunea ospatuko du Euskal Herrian Euskaraz-ek Billabonan. Astindu prozesuaren ondorioei tiraka, gazteak, intersekzionalitatea, burujabetza prozesua eta bestelakoak izango dituzte eztabaidagai.

Audio_placeholder

Euskararen Errepublika eta etorkizuneko erronkak ardatz euskaltzale independentisten topagunean

Loading player...
Intza Gurrutxaga, Euskal Herrian Euskaraz
Intza Gurrutxaga, Euskal Herrian Euskaraz (Hamaika Telebista)

Astinduz barne-prozesuaren ondorioz, lehen aldiz erabili zuen Euskal Herrian Euskaraz-ek independentzia hitza, «Espainiako eta Frantziako estatuen menpe euskararen biziraupena ez baita bermatuko», Intza Gurrutxagaren hitzetan.

'Astindu' prozesuaren ondorioak plazaratzeko plaza izango dira topaketak. gurrutxagak azaldu du kezka handia sortzen duela euskararen erabileraren egoerak, baita naizo ikuspegiaren eta nazio bulkadaren pultsu baxuak ere. Horiei heltzea izango da asteburuko asmo nagusietako bat.

Hiru ardatz nagusik ezaugarrituko dute hitzordua: burujabetza eta euskalgintzaren arteko elkar elikatzea, euskararen errepublika eta euskaltzale independentisten komunitatea. Aisialdirako tartea ere izango da, noski.

Azaroaren 4an, Bilbora

Bat egin du EHE-k Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon antolatutako manifestazioarekin. Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, giza eta hizkuntz-eskubideen defentsa erdigunean jarri behar dela azpimarratu du Gurrutxagak.

Jaurlaritza Logoa