Zuzenean

Bigarren Kafea

Eta zu, zein pertsonaiarekin sentitzen zara identifikatuta?

Donna Apellaniz Neito emozioen terapeutak zinemak gure emozioetan duen eragina azaldu digu. Zer gertatzen da gure barnean pelikula bat ikusten dugunean? Zergatik iruditzen zaizkigu pertsonaia batzuk hain jasangaitzak?

Audio_placeholder

Eta zu, zein pertsonaiarekin sentitzen zara identifikatuta?

Loading player...
Donna Apellaniz Zinemaldian
Donna Apellaniz Zinemaldian (Bigarren Kafea)

Indiana Jones, 'Amélie' pelikulako Amélie Poulain, 'Top Gun' sagako Pete "Maverick" Mitchell, Lilo & Stitch filmean izozkia erortzen zaion pertsona... Bigarren Kafea saioko entzuleei galdetu diegu ea zein pertsonaietan ikusten duten euren burua islatuta, eta erantzun ugari jaso ditugu. 

«Zinemak gure nortasunaren eraketa eta moldaketan eragina dauka» esan digu Donna Apellaniz Nieto emozioen terapeutak. «Gure izaeraren moldaketan familiak eta hezkuntzak indarra galtzen doazen einean, zinemak pisua hartzen du». 

«Gure egunerokotasunean konexioak bilatzen joaten gara, eta zineman horixe egiten dugu baita ere» esan digu Apellanizek. Kidetasun edo afinitate bilaketa horretan, pertsonaia batzuk begi onez ikusten ditugu eta besteak jasangaitzak iruditzen zaizkigu. Bigarren multzo horretan daude Dora, 'El Buen Patrón' pelikulako protagonista, 'Harry Potter' filmetako Dolores Umbridge edo 'No Country for Old Men' laneko Anton Chigurh. 

Eta zu, zein pertsonaiarekin sentitzen zara identifikatuta?

Jaurlaritza Logoa