Zuzenean

BIGARREN KAFEA

Aurten ere Zinemaldira joango dira kalteberatasun egoeran dauden gazteak

«Pausoak eman behar dira denontzako Zinemaldi bat sortzeko», hala esan du SOS Arrazakeria Gipuzkoako Imanol Legardak.  Zinemaldia eta SOS Arrazakeria Gipuzkoaren arteko elkarlanari esker,  'Izan Harrera' mentoretza sozialeko programan parte hartzen dutenek Zinemaldira joango dira.

Audio_placeholder

Aurten ere Zinemaldira joango dira kalteberatasun egoeran dauden gazteak

Loading player...

«Sos Arrazakerian aspalditik daramagu mentoretza sozialean lanean, baztertze egoeran dauden kolektiboekin lanketak egiteko, eta hau beste pauso bat da», aipatu digu Legardak

Izan Harrera ekimenaren baitan azken urtetako apostua tinkoa da, eta oso positibotzat jo du Imanolek Zinemaldiak ere bere alea eskaintzea, pantailaren bestaldean ikusten ditugun errealitateez harago gure gizartean desoreka oraindik ere izugarria delako.

«Pantailak badu dualidade bat, eta errealitateak hurbilzten dizkigu, baina, era berean, ikusi nahi ez ditugun errealitateak errazago ikusten ditugu bertan». Hala, SOS Arrazakeriak garatzen dituen programetan parte hartzen duten pertsonen kultura-bizitzarako eskubidea errazteko asmoz, berdintasunean oinarritutako gizarteratze-prozesuaren alde lanean jarraitzen dute SOS Arrazakeriako kideek.

Etorkizuneko erronkei buruz ere galdetu diogu Imanoli, eta bere baikortasuna azpimarratu digun arren, bada oraindik ere zereginik. «Askotan errefuxiatu hitzak badu zilegitasun bat migratzaile hitzak ez duena, eta gure lana ere bada baztertze hori erakustea eta hortan lan egitea» gaineratu du SOS Arrazakeria elkarteko kideak. 

Jaurlaritza Logoa